Txikipedia:Mutriku

Mutriku Gipuzkoako udalerri bat da. 5.375 biztanle ditu.

Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
πŸ‘¨β€πŸ‘¨β€πŸ‘¦β€πŸ‘¦  Biztanleak5.304
πŸ”Ž  Azalera27,69 kilometro koadro
πŸŒ„  Altuera49 metro
Map

Geografia

Hondartzak

  • Ondarbeltz
  • Alkolea
  • Portuko hondartza
  • Burumendiko hondartza
  • Zazpi Hondartzak
  • Saturraran

Auzoak

  • Astigarribia
  • Artzain erreka
  • Galdonamendi
  • Ibiri
  • Laranga
  • Mijoa
  • Mizkia
  • Herria portutik ikusita
    Olabarrieta
  • Olatz

Historia

Mutrikun Goi Paleolitoko giza aztarna zaharrak topatu dira Jentiletxea II, Langatxo eta Iruroin kobazuloetan.

Mutrikuren lehen aipamena 1200. urteko dokumentu batean agertzen da.

Ez dakigu noiz eman zioten Mutrikuri hiri gutuna, baina badirudi Nafarroako erregeek sortu zutela hiria, 1200. urtea baino lehenago.

Txurruka Plaza

1553ko irailaren 18an sute batek egurrezko 700 etxe erre zituen. Soilik Sulengua dorretxea geratu zen zutik.

Eraikin garrantzitsuak

  • Andre Mariaren Jasokundearen eliza (1803-1843). Eraikin neoklasikoa da.
  • Galdona jauregia. XVII. mendeko eraikuntza barrokoa da.
  • Berriatua dorretxea edo Sulengua (su-lehengoa, 1553ko sutea baino aurreragokoa baita).
  • Zabiel jauregia. XVI. mendekoa. Gaur egun kultur etxea da.
  • Montalivet jauregia. XVIII. mendekoa.
  • Arrietakua jauregia. XVIII. mende hasierakoa.

Politika

Mutrikuko alkatea Joseba Palenzuela Arrieta da.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bildu koalizioak 1.396 boto. EAJ alderdiak 1.076 boto. Mutrikuko berde eta independenteek 262 boto. PSE-EE alderdiak 87 boto.

Euskara

2016an mutrikuarren %81,08 euskalduna zen.

Mutrikuar ospetsuak

  • Antonio GaztaΓ±eta Iturribalzaga (1656-1728), itsasgizona, militarra eta ontzigilea.
  • Cosme Damian Txurruka (1761-1805), zientzialaria, itsasgizona eta militarra.
  • Xiri Andonegi (1955-2011), eskultore eta margolaria.
  • Juan Carlos Perez (1958), abeslaria eta musikaria.

Argazki galeria



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.