Txikipedia:Musker

Muskerrak narrastiak eta saurioen ordenako animaliak dira. Ezaugarri nagusiak: buru eta buztan luzea, aho handia eta lau hanka dira. Ezaugarri nagusietako bat, buztana galdu ostean berriz hazten zaiela da. Ezaugarri hau, erasotzaileetatik alde egiteko erabiltzen dute. Animalia hauen bizi-iraupena 20-30 urte bitartekoa izaten da, nahiz eta etxeetan bizi direnak 33 urte bizitzera iritsi.

   Ba al dakizu   

Muskerrek usaintzeko mingaina erabiltzen dutela?


KOKAPENA

Mundu guztian zehar aurki ditzakegu Antartikan izan ezik, edozein motatako ingurumenera moldatzeko gaitasun izugarria dutelako. Dinosauroen garaitik gaur egunera arte bizirautea lortu dute, urteetan zehar hainbat aldaketa emanez. Gaur egun, gizakion eraginpera bizitzera ere ohituak daude.

Belardi eta basoen arteko bizilekuak ditu gustuko, besteak beste txilardiak, otadiak, sastrakadi hezeak eta abar. Mendi bide, harri pila eta baratze inguruetan aurkitzea ere nahiko arrunta da. Oso beldurtiak direnez, azkar egiten dute ihes eta ikustea batzuetan zaila izaten da.

Esaten da muskerrek 200 milioi urte inguru daramatzatela lurrean bizitzen; aurretik esan bezala, dinosauroen garaian honezkero bizi ziren. Dinosauroak desagertzean, ordea, inguruneko aldaketei aurre eginez musker txikienek bakarrik biziraun zutela uste da.


MOTAK

Gaur egun, 5600 espezie inguru daude, eta gehienak klima epelean bizi dira. Muskerrak eta sugeak erlazionatuta daude, baina beraien azal eta hankengatik ezberdintzen dira. Musker gehienak lurrean bizi dira eta intsektuak janez elikatzen dira. Hala ere, hauetako batzuk eskalatzaile trebeak dira, esaterako, kameleoiak eta dragoitxoak. Espeziearen arabera, tamaina ezberdinetakoak aurki ditzakegu, txikienek zentimetro gutxi batzuk (8-10cm) neurtzen dituzten bitartean, handienek 10 oinen luzera izan dezakete (3m) eta 70kg pisatzera irits daitezke. Munduko muskerrik txikiena Madagascarren aurki daitekeen kamaleoia da, eta pulgada 1en luzera du.

214.986x214.986px

Adar txiki bat duten muskerrak, begitik odola isurtzen dutenak, kolorez aldatzen direnak (kamaleoiak), buruan hirugarren begi moduko bat dutenak... aurki ditzakegu egun. Gaitasun hauek denborarekin garatzen joan dira, etsaiengandik babesteko defentsa bezala.


UGALKETA

Narrasti hauek adimentsuak dira, eta beraien gorputzen bitartez komunikatzen dira. Postura eta espresio ezberdinak erabiltzen dituzte beraien bikoteak erakartzeko eta inguruko mehatxuei aurre egiteko.

Ugalketa garaia udaberrian izaten da. Arra lurraldekoia da eta ez du beste arrik onartzen bere eremuan. Emeak 5-20 arrautza jarriko ditu harri artean edo zirrikituetan gordeta, harrapariengandik babesteko.

Arrautzatxoen errunaldia luzea izaten da. Errunaldia kanpoko tenperatura eta eguraldiaren araberakoa denez, 2 edo 3 hilabete behar dute musker txikiek jaiotzeko. Abuztua eta iraila bitartean jaioko dira.


ZER JATEN DUTE?

Elikadurari dagokionez, belarjaleak eta haragijaleak aurki daitezke espeziearen, kokapenaren eta tamainaren arabera. Haragijaleak, intsektuak eta armiarmak jaten dituzte; haragijaleek, berriz, inguruko hosto eta zuhaixkez elikatzen dira.

   Ba al dakizu   

“Komodoko dragoiak” deituriko muskerrak 3 metroko luzeera izan dezaketela? Musker denak ez dira txikiak… 60 hortz dituzte, eta oso azkarrak izateaz gain, igeri egiten ere badakite.


KAMELEOIA

Kameleoia, aurki daitekeen musker harrigarri bat da. Berezitasun nagusia, kolorez aldatzeko gaitasuna da, testuinguruaren arabera. Modu honetara, etsaiengatik kamuflatu eta ezkutatzea lortzen du harrapatua ez izateko. Beste berezitasun bat, begiak mugitzeko gaitasuna da; begi bakoitza modu independentean mugitzen du.

Narrasti hauek, intsektiboroak dira, eta hitzak esaten duen bezala, intsektuez elikatzen direnak; gainera, fruitujaleak ere badira.


BITXIKERIAK

Eguzkia hartzea gustuko dute eta trapezista bikainak dira. Katuek bezala badakite nola lurreratu min hartu gabe. Gainera, kaimanen elikagaia gogokoena dira. Neguko gau hotzetan negupasa ibili ohi dira beste animalia batek egindako zuloan. Musker helduak lursaguen kabietan arrautza multzo osoak jan ditzake.

BA AL ZENEKIEN?

  • Ba al zenekien, espezie askotako muskerrek ez daukatela hankarik? Horrelakoei, kristalezko sugeak deitzen zaie.
  • Ba al zenekien, dauden espezie guztietatik bi espezietako muskerrak bakarrik direla pozoitsuak? Askotan, daukaten koloreagatik uste dugu pozoitsuak edo kaltegarriak izan daitezkeela, baina ez, Mexikon eta Estatu Batuetako hegoaldean bakarrik aurki daitezke musker pozoitsuak.
  • Ba al zenekien, musker eme askok ez dutela arrik behar ugaltzeko? Hauek, ugalketa asexualaren bideez erreproduzitzeko gai dira.
  • Ba al zenekien, muskerrek hain ondo eskalatzen dutela kuxin itsaskor batzuk dituztelako, zeinek gainazalera errazago itsasten uzten dien?
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.