Txikipedia:Musikagile

Konpositore edo musikagile batek musika-lanak asmatzen eta idazten ditu. Musika aintzinako garaietatik existitzen da, baina Erdi Arora arte inork ez zekien musika nola idatzi, nola jo behar zen jakiteko. Horregatik, ez zen batere erraza halako obra baten autorea nor zen jakitea. Hala ere, Errenazimentutik aurrera, konpositore famatu batzuen izenak ezagutzen ditugu. Konpositore horiek ospetsuak dira, asmatzen zituzten musika notak idazten zituztelako, partitura izeneko orri edo koadernoak erabiliz. Musika klasikoko konpositorerik famatuenetakoak Johann Sebastian Bach, Ludwig van Beethoven eta Johannes Brahms alemaniarrak, Wolfgang Amadeus Mozart eta Franz Schubert austriarrak, Claude Debussy frantsesa, Giuseppe Verdi italiarra, Igor Stravinsky errusiarra eta beste hainbat dira.

Mozarten "Txirula Magikoa" operako partitura-zati bat.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.