Txikipedia:Musika tresna
Musika-tresna musika egiteko balio duen objektu bat da. Batzuetan instrumentuek, musika egiteko baino, giroa sortzeko, jolasteko edo abisuak emateko balio dute; horregatik, soinu-tresna ere esaten diegu.
Nola sailkatzen dira ?
Instrumentuak era askotara sailka daitezke, baina musikologian hotsa sortzeko moduaren arabera sailkatzen dira, honako talde hauetan:
Aerofonoak
- Aerofonoak airea bibraraztean hotsa ematen dutenak dira. Askotan haize-instrumentu ere esaten zaie. Txistua, klarinetea, akordeoia eta burruna, adibidez, haize instrumentuak dira. Talde honetako tresnak batzuetan haien materialaren arabera ere sailkatzen dira, adibidez, metalezkoak edo zurezkoak.
Kordofonoak
- Hari instrumentuak edo kordofonoak haria bibraraztean hotsa ematen dutenak dira. Hariak kolpatu, pultsatu edo igurtzi daitezke. Ttun-ttuna, gitarra, biolina eta pianoa talde honetakoak dira.
Membranofonoak
- Menbranofonoak mintz bat bibraraztean hotsa ematen dutenak dira. Adibidez, panderoa, danborra, zanbonba edo turuta.
Idiofonoak
- Idiofonoak: tresnaren gorputza bera bibraraztean hotsa ematen dutenak dira. Esaterako, txalaparta, kastainetak, kanpaiak edo musugitarra.
Noiztik daude musika tresnak ?
Musika-tresna batzuk oso aspaldikoak dira eta ez dago jakiterik noiz, non edota nork asmatu zituen. Beste batzuk ordea, berriagoak dira eta egile jakin bat dute. Hau da saxofoiaren kasua: XIX. mendean asmatu zuen Adolph Sax-ek.
Orkestra modernoetan musika-tresnak sailkatzeko beste erak dituzte. Adibidez, perkusio taldea dute: bertan idiofonoak zein menbranofonoak aurki ditzakegu.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.