Txikipedia:Munich
Munich Erdialdeko Europako hiri bat da, Alemaniako hegoaldean dagoena. Bavaria Estatuko hiriburua da eta Alemaniako hirugarren hiri handiena. Gutxi gorabehera, milioi eta erdi bat (1,5 milioi) pertsona bizi dira hirian.
Hiria monjeek sortu zutenez, armarrian monje bat irudikatu zen. Denboran zehar, artistek armarria behin eta berriro irudikatzean, une batez, monjeak ia haur bat zirudien. Umearen irudi honi "Münchner Kindl" deritzo eta hiriaren sinbolotzat hartzen da.
Geografia
Munich hiria Isar ibaiaren ertzean dago eta Alpe mendietatik kilometro gutxira. Foehn izeneko haize epela dabilenean mendiak ikusi ahal dira.
Historia
Isar ibaia zeharkatzeko, monjeak zeuden herrian, zubia eraiki zen 1158an. Gatzaren ibilbidean zegoenez, laster aberastu eta 1175ean hiribildu bihurtu zen.
Aldi batez Bavaria herrialdea bitan banatu zen, eta 1506ean berriz elkartzean, Munich hiriburu bihurtu zen.
Leku interesgarriak
- Deutsches Museum: Munduko zientzia eta teknologiaren museo handiena da. Oso-osorik ikusteko 8 egun behar dira.
- Ingeles lorategia: Ia 200 urteko lorategi hau munduko handienetakoa da. Bertako ibaian hainbat kirola egin daitezke, surfa barne.
- Hellabrunngo zooa: Mundu osoko 19.000 animalia daude bertan. Geo-zooa da, hau da, kontinente bakoitzeko animaliak elkarrekin daude bertan.
- Jaialdiak: Ezagunena Oktoberferst da. Garagardoaren inguruan ospatzen den 16-18 eguneko festa da.
Irudiak
Ingeles lorategia Deutsches Museum Zooa Munich katedralaren dorreak Bertako jaki tipikoak Allianz Arena Münchner Kindl