Txikipedia:Multiplo
Matematikan, zenbaki oso baten multiploak zenbaki hori beste zenbaki oso batekin biderkatuta sortzen diren zenbakiak dira.
Adibidez, 12 zenbakia 3 zenbakiaren multiploa da, 3 x 4 biderketaren emaitza 12 delako.
Biderketa-tauletan jasotzen diren emaitzak taulako zenbakiaren multiploak izaten dira. Hartzen badugu taulako edozein ardatzetako zenbaki bat, 3 zenbakia adibidez, matrizean 3 zenbakiaren lerroan agertzen diren zenbakiak 3 zenbakiaren multiploak izango dira; hots: 0, 3, 6, 9, 12, 15, 18, 21, 24, 27, 30... (infinituraino, alegia).
Zenbaki bat beste zenbaki bat baino gehiagoren multiploa izan daiteke; adibidez, 40 zenbakia 4, 5, 8 eta 10 zenbakien multiploa da.
0 zenbakia beste zenbaki guztien multiploa da, baina multiplo bakarra du: 0 zenbakia bera.
Bestalde, zenbaki guztiak dira 1 zenbakiaren multiplo.