Txikipedia:Monako

Monako

Geografia

Monako Europa mendebaldeko  hiri-estatu bat da. 38.350 biztanle ditu. Herrialdeko punturik altuena Chemin des Révoires da, 164,4 m-ko altitudearekin . Frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Monakoko biztanle gehienak frantsesak (%47) dira, eta oso gutxi Monako bertakoak (%16) dira . Besteak atzerritarrak dira.

Monakon dagoen klima, mediterraneoa da. Neguan, batez besteko temperatura 10ºC dira eta udan 22ºC. Prezipitazio kopurua urte batean 768mm dira.

    Datu klimatikoak (Monako)    
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.2 10.4 11.8 13.9 17.1 20.8 23.5 23.7 21.6 17.8 14.0 11.4 16.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 82.7 76.4 70.5 62.2 48.6 36.9 15.6 31.3 54.4 108.2 104.2 77.5 768.5

Kirola

AS Monaco da hiriko futbol talde nagusia, eta Frantziako Ligan jokatzen du.

Munduan ospe handia du, orobat, 1 Formulako Monakoko Sari Nagusiak.

Historia

Monakoko egungo lurraldea babesleku izan zen. Artelanen aztarnak aurkitu dira kobazuloen barruan.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.