Txikipedia:Mihura

Mihura (Viscum album) Santalaceae familiako landare bizkarroia da. Hau da, zuhaitz ezberdinen adarren gainean hazten da, batez ere hosto erorkorreko espezieen adarretan (sagarrondoak, garratzak, pinu espezie batzuetan...). Bere izen zientifikoa Viscum album da. Viscum hitzak, latinez,«susbstantzia lirdingatsua» esan nahi du, eta album hitzak, «zuri kolorekoa».

Mihura (Viscum album) sagarrondo batean hazten bizkarroi modura.

Nolakoa da?

Hostoa

Hosto erorkorreko landarea da. Hostoen koloreari dagokionez, hori berdexkak dira eta bere tamaina honako hau da: 2-8 cm arteko luzera eta 0,80-2,5 cm arteko zabalera. Hosto konposatuak ditu eta parez pare lotzen dira, hau da, bi hosto leku berdinetik ateratzen dira.

Enborra

Zurtoin dikotomikoak ditu, honek hurrengoa esan nahi du: enborra bi adar berdinetan banatuko dela, eta adar horiek modu berean zatitzen direla. 1m-ra arte hazi daitezke adar horiek eta oinarritik hainbat modu eta forma ezberdinetan (sakabanatuak, urkatuak, zilindrikoak eta korapilotan zatituak) banatzen dira.

Polinizazioa

Polinizazioa intsektuen eta haizeen bidez egiten da eta otsaila eta martxoa bitartean gertatzen da.

Lorea

Mihuraren loratzea apirila eta maiatza bitartean ematen da. Gimnospermoa izanda, loreak bananduak ditu eta bai lore maskulinoak zein femeninoak oso sinpleak dira. Loreak oso txikiak dira 2-3 mm-ko diametrokoak eta hori berdexkak dira ere.

Mihuraren fruitua (baia).

Fruitua

Fruitua baia txiki bat da eta ezin da jan. Heldu gabe dagoenean berdea jartzen da eta gero, txuri edo hori kolorea hartzen du heltzen denean. Fruituaren atal mamitsuan substantzia likatsu eta oso itsaskor bat dago, hortik bere latinezko izena. Normalean hazi bakarra izaten du udazkenaren amaieran heltzen dena. Txoriei asko gustatzen zaien fruitua da.

Banaketa geografikoa

Europa eta Asiako mendebaldean eta hegoaldean hedatua dago. Euskal Herrian oso ohikoa da, eta zuhaitz espezie askotan aurkitzen da.

Propietateak

  • Propietate sendagarriak ditu eta bere substantzia biskotoxina da.
  • Diuretikoa eta hipotentsorea da, baina dosi handietan toxikoa izan daiteke.
  • Erdi Aroan bere olioa otsoak uxatzeko erabiltzen zen.

Erabilera

Europan minbizia duten pazienteei mihura estraktuak errezetazen zaizkie sendagai modura. Batez ere Alemaniako herrialdeetan erabiltzen den estrategia da. Oro har, azalaren azpian edo zain batean injektatzen zaizkie estraktu hauek. Pazienteetan nekea eta min onkologikoa murrizten ditu bizi-kalitate hobetuz. Nerbio-tentsioak eragindako buruko minak baretzen lagun dezake ere.

Tradizioa

Mihi adarraren azpian muxu ematearen tradizioa.

Landare honen inguruko hainbat tradizio daude, esaterako:

  • Ezaugarri magikoak dituela uste izan da, ugalkortasunarekin eta maitasunarekin lotuak.
  • Gaur egun, muxuaren tradizioa iritsi da. Esaten da, mihi adar baten azpian egonez gero, muxu eman behar dela ondokoari.
  • Mihura oparitu egin behar da eta etxean zintzilikatu ate ondoan, familia osoak osasuna eta zorte ona izan dezan.


Argazkiak

Mihura landarea.
Mihuraren lorea.
Mihuraren fruitua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.