Txikipedia:Mexiko

Mexiko Amerikako kontinentean dagoen herrialde bat da; zehazki, Ipar Amerikako hegoaldean dago, Ozeano Barearen eta Ozeano Atlantikoaren artean. Iparraldean Ameriketako Estatu Batuak ditu eta hegoaldean Guatemala. Mexikoko hiriburua Mexiko Hiria da, munduko bigarren hiririk populatuena.

Mexikoren kokapena.
Mexikoko bandera

Mexikoko hizkuntza ofiziala gaztelania da eta biztanleriaren %98k hitz egiten du. Hala ere, biztanleriaren %6,5 beren jatorrizko hizkuntzetan ere mintzatzen da. Guztira 65 mintzaira indigena daude. Hedatuena nahuatla da.

Mexiko 31 estatutan banaturik dago. Estatu populatuenak hurrengoak dira: Mexiko, Mexiko Hiria, Veracruz eta Puebla.

   Ba al dakizu   
Nahuatla azteken hizkuntza izan zen, baina Amerikaren aurkikuntza ostean, 1521ean, haren erabilera gutxitu egin zen. Dena den, gaur egun, indigenen hizkuntzen artean erabilena da, 1,6 milioi hiztun inguru ditu eta.

Arkeologia

Mexikon maien eta azteken hiri zaharrak daude. Maien oso hiri ezaguna Chitzen Itza da..

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.