Txikipedia:Metonimia
Metonimia baliabide estilistiko edo literario bat da: gauza bat harekin nolabaiteko harremana duen beste baten izenaren bidez izendatzea da.
Bi gauza horien arteko harremana hainbat eratakoa izan daiteke:
- Egilea izendatzea, haren lanaren ordez: Atxaga irakurtzen ari naiz; Mozart entzuten ari naiz.
- Leku-izen bat erabiltzea, hor egiten den zerbaiten ordez: Zer iruditzen zaizu errioxa hau?
- Edukiaren ordez, edukitzailea: Botila osoa edan zuen.
- Tokia esatea, bertako biztanleen ordez: Italia osoa maitemindu zuen abeslari horrek.
- Marka bat, produktuaren ordez: Volkswagen bat dauka.
- Leku-izen bat erabiltzea, beste zerbaiten ikur edo sinbolo bezala: Ajuria Eneak hartutako erabakia.
- Balio sinbolikoa duten hitz edo esamoldeak: Mikel Landa da Tourreko maillot hori berria.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.