Txikipedia:Meteorito
Meteoritoa lurrazalera iritsi den kanpoko espazioko gorputz mineral edo metalikoa da. Espazioan dauden bitartean, meteoroide edo asteroide izena hartzen dute. Meteoritoak asteroideak baino txikiagoak dira. Lurreko atmosferan sartzen direnean, berotu eta goritu egiten dira: horiek dira gauez batzuetan ikus daitezkeen izar iheskorrak.
Lurraren azalera esku-pilota baten tamainako 500 meteorito inguru iristen omen dira urtero.
Batzuetan, meteorito handiak lurreraino iristen direnean, zulo handiak sortzen diuzte; zulo horiei krater deitzen zaie. Lurraren historian zehar, meteorito oso handiak erori dira lurrera, eta haietako batzuek oso krater handiak utzi dituzte. Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetako Arizonan eroritako meteorito batek 4.000 metroko diametroa duen kraterra utzi zuen. Hori ez da Lurrean bakarrik gertatzen, baita beste planeta eta ilargietan ere. Esate baterako, gure Ilargiak milaka krater ditu, eta haietako batzuk ondo ikus daitezke teleskopio baten laguntzaz.