Txikipedia:Mendikate
Mendikatea elkarren ondoko mendi ugari dituen esparru geografiko bat da; mendi horiek nolabaiteko kate edo multzo handi bat osatzen dute eta hainbat elementu geografikoz ere osatuta dago (haranak, zabaldi edo ordokiak, aintzirak, eta abar); elementu geografiko horiek unitate bat osatzen dute, gehienetan luzea (zabala baino gehiago) eta norabide orokor bat izaten duena.
Munduko mendikaterik aipagarrienak honako hauek dira:
Asia | Afrika | Europa | Ipar Amerika | Hego Amerika |
---|---|---|---|---|
Himalaia |
Atlas mendikatea | Alpeak | Appalacheak | Andeak |
Mendikateak eta mendilerroak
Bi hitz horien esanahia ez da berdina. Mendikateak, ikusi dugun bezala, mendi-multzo oso handiak izaten dira; mendilerroak, aldiz, txikiagoak izaten dira. Nolabait esanda, mendikateak maila kontinentalekoak dira, eta mendilerroak herrialde edo eskualde mailakoak izaten dira.
Euskal Herriko adibide batzuk ipiniz, Pirinioak mendikatea dira, eta Aralar, Elgea, Toloño, Aramotz eta beste batzuk, berriz, mendilerroak dira.