Txikipedia:Melbourne
Melbourne Australiako hiria da, bigarren handiena. 2018ko datuen arabera 4.900.000 biztanle ditu.
Geografia
Melbourne Australiaren hego-ekialdean kokaturik dago. Tasmania uhartea dauka parean. Yarra ibaia Port Phillip badian itsasoratzen den tokian zabaltzen da.
Klima azpitropikala du. Neguak eta udak epelak dira eta urte guztian egiten du euria.
Historia
Melbourne 1835 urtean sortu zuten britainiarrek. 1850 hamarkada urrea aurkitu zen Melbournen eta munduko hiri aberatsenetakoa bihurtu zen berehala. 1901 urtean Australiak independentzia lortu zuen eta Melbourne izan zen hiriburua 1927 arte.
Kirolak
1956 urtean Olinpiadak ospatu ziren Melbournen.
Australiako Irekia tenis txapelketa antolatzen da urtero.
Leku ikusgarriak
- Erakusketa jauregia
- Memoriaren santutegia
Irudiak
- Erakusketa jauregia.
- Memoriaren santutegia.
- Flinders Street geltokia.
- Australiako Irekia.
- Eureka Tower.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.