Txikipedia:Marigorringo
Marigorringoa Euskal Herrian oso ezaguna den intsektu bat da, kakalardoen taldekoa. Munduan 5.000 marigorringo espezie daude. Zomorro hauek gorriak eta horiak izan ohi dira eta hegalen estalkietan orban beltzak dituzte. Euskaraz izen asko ditu: amona mantangorria, amona gonagorria, katalingorria, poxpolingorria...
Marigorringo ohikoena gorri kolorekoa da eta zazpi puntu beltz ditu. Bere luzera 8 eta 10 milimetro artekoa da. Kakalardo guztiek bezala, hegan egiteko bi hegal ditu, eta, hauek babesteko, bi hegal gogor . Hegal gogor hauek elitro deitzen dira.
Nola ugaltzen dira?
Ugalketa garaia iristen denean, marigorringoek zurtoin edo hostoetan hori koloreko arrautzak ipintzen dituzte. Arrautzak hauek zorriak dauden hostoetan ipintzen dituzte, larbek, jaiotzean, horiek jango dituztelako. Astebete geroago, 6 hanketako zizarea azaleratzen da mugikortasun nabarmenarekin.
Larbak oso azkar hazten dira, eta hostoetatik zintzilika egoten dira. Zortzi egun behar izaten dituzte marigorringo bihurtzeko. Marigorringo hori bat irtengo da estalkitik. Ordu gutxi barru, gorri bihurtuko da eta puntu beltzak izango ditu.
Zer jaten dute?
Marigorringoak animalia oso maitatuak dira beste hainbat intsektu jaten baitituzte; zorriak eta akaroak, besteak beste. Bi antenekin zorua aztertzen dute, eta janaria eta intsektuak aurkitzen dituzte, jarraian aho ondoan dituen bi hagin edo barailekin harrapatzen ditu landare-zorriak.
Jaten dituzten intsektuak ez dira jendearentzat batere gustukoak, ortuko landareen izurritea direlako. Beraz, marigorringoek nekazariei fabore bat egiten dietela esaten da. Arrek aurretik aipatutako mila intsektu inguru irentsi ahal dituzte uda garaian, egun bakar batean berrogeita hamar zorri jan ditzakete gutxi gora behera. Emeek aldiz, urteko sasoi horretan ugalketa prozesua jasaten dute, eta milioi bat inguru intsektu izaten dituzte.
Bitxikeriak
«Marigorri, gonagorri, bihar eguzki ala euri?»
eta hegan egiten badu eguzkia egingo du.
Txori batek eraso egiten dionean, marigorringoa hankaz gora jartzen da eta geldi-geldi egoten da. Etsaia urrunarazteko usain txarreko likido bat isurtzen du hanketatik.