Txikipedia:Mantu
Mantua Lurraren geruzetako bat da, lurrazalaren eta nukleoaren artean dagoena, hain zuzen. Planetaren bolumenaren % 84 inguru okupatzen du. Lurrazaletik 33 km ingurura (edo 8 km ingurura lurrazal ozeanikoan) hasten da eta 2 900 km inguruko lodiera du guztira. Bi zati bereizten dira:
- Goi-mantua: lurrazaletik gertukoena; solidoa eta elastikoa da eta 650 km inguruko lodiera du. Lurrazalarekin batera, litosfera osatzen du.
- Behe-mantua: goi-mantuaren azpian dagoena. Fluidoa eta likatsua da eta 2 200 km inguruko lodiera du. Mesosfera ere deitu zaio.
![](../I/Jordens_inre-numbers.svg.png.webp)
Lurraren egitura: Mantua 3 eta 4 zenbakiez markatuta dagoena da.
Zientzialarien arabera, bi zatien artean badago halako trantsizio-zona bat, dentsitate desberdinekin.
Mantuan sortzen da magma.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.