Txikipedia:Manila

Manila hiria Filipinetako hiriburua eta herrialdeko bigarren hiririk handiena da, Quezon Cityren ondoren. Manilak 1.846.513 milioi pertsona ditu eta bere dentsitatea 73.919,66 bizt/km² eta azalera 38.55 km-koa da.

Manila gauez

Historia

Manila XII. mendean sortu zen. Felipe II.aren izenean, Migel Lopez de Legazpi espainiarra eta bere txalupako lagun bat iritsi ziren Filipinetara eta Manila konkistatu zuten. Luzon uhartea 1570ean aurkitu zuten Legazpik, Martin de Goitik eta June de Solcedok. XVII eta XVIII. mendeetan, ordea,  Herbeherak eta Ingalaterrak Manila konkistatu zuten. Beranduago, berriz, Dewey estatubatuarrak 1898an konkistatu zuen, Caviteko guduaren ostean. Bigarren Mundu gerra zela eta Japoniarrek hiri hau 1942 eta 1945 artean okupatu zuten. 1947an herrialdeak bere independentzia lortu zuen, baina ordurako AEBtako protektoratu baten menpe zegoen.[1]

Manilako bazilika

Klima

Manilako klima oso beroa izaten da. Urteko batez besteko tenperatura oso beroa da, 28ºc batez beste. Prezipitazioak oso ugariak izaten dira bertan eta hezetasuna % 66-koa da.

Ekonomia

Garrantzi handiko merkataritza finantza-gunea da. Horrez gain, Manilako ehungintza, tabakoa eta margolaritza aipagarriak dira.

Ondasun nabariak

  • Alde zaharra
  • San Agustin eliza
  • Manilako Jai Alai
Jai Alai, Manila 2009

Bibliografia

- https://www.britannica.com/place/Manila

- https://es.wikipedia.org/wiki/Manila

- https://www.ecured.cu/Manila

  1. (Gaztelaniaz) Bahía, ManilaCiudad de Filipinas Bandera Escudo Otros nombres: Ciudad por la; Total10, Ciudad siempre Leal"EntidadCiudad • País FilipinasPoblación •; 330; Cubadebate, 100 hab Vista general de ManilaManila en. «Manila - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.