Txikipedia:Mangladi
Mangladia habitat mota bat da, eta eta batzuetan biomatzat hartzen da. Inguru tropikalean egoten da eta ibaien bokaleetan garatzen da gehien bat, baina baita kostalde eremuetan eta estuarioetan ere.
Konposizioa
Mangladiak mangle zuhaitzez osaturik daude. Zuhaitz mota honen 54 espezie ezberdin ezagutzen dira eta 16 familia ezberdinetan sailkatzen dira. Beraien ezaugarri nagusiena gazitasun handiak eta aldakorrak jasateko eta oxigeno gutxiko uretan bizitzeko gaitasun handia da. Zuhaitz hauek mangladietan sortzen den lokatzean hazten dira.
Fauna
Mangladi eremuetan dauden itsasaldiak ohikoak dira. Ura egunean zehar mangladiaren sakonera asko sartzen da eta berriro marea jaisten denean joaten da. Beraz, sortzen den aldaketarengatik uretako eta lurreko animaliak bizi dira. Hiru mota ezberdintzen dira:
- Uretako fauna: itsasgorarekin agertu ohi dira baita mangladietan sortzen diren ubideetan eta. Hauen adibideak tximeleta, itsas sugea, itsas zaldia edo lupia dira.
- Mangladietako fauna: lokatzetan, sustraietan edo enborretan arrainak, barraskiloak, krustazeoak, oskolak, krokodiloak eta anfibio mota ezberdin ugari bizi dira.
- Lur lehorreko fauna: zuhaitz puntetan edo ura iristen ez den lekuetan hegaztiak (loroa, lertxuna, usoa eta arrano arrantzalea), intsektuak eta ugaztunak (mangladietako hartza eta karraskari txikiak) bizi dira.
Garrantzia
Arrainei eta itsaskiei hazteko leku oso egokia eskaintzen die, eta ondorioz, arrantza industria mantendu egiten dute. Gainera, turismoarentzat gune erakargarritzat jo daiteke.
Mangladiek duten garrantzi handia jakinda ere, mangladien hedadura osoaren % 75 suntsitu egin da azken urteetan.