Txikipedia:Mairu (mitologia)
Mairu Euskal mitologiako pertsonai bat da. Harriz egindako gizon erraldoiak direla esaten da, eta ekialdeko herrietan aipatzen dira bereziki. Harri handiak eramaten zituzten buruan mendi batetik bestera. Mendietan bizi ziren.
Ezaugarriak
Mairuak gizon eder, handi, basati, bizkor eta aberats batzuk ziren. Mendebaldeko Jentilen antz handia zutela esaten da. Aste guztietan laminekin biltzen ziren dibertitzera Mendikolandara, laminen maitaleak zirelako.
Izena
Bere izena Mairu-beso da, hobeto esanda bataiatu gabeko hildako ume baten besoa.
Mairuren eraikinak
Mairuek mendietatik harritzarrak jeisten zituzten, harrizko eraikinak egiteko, horien artean, gazteluak eta Trikuharriak (mairu harri) edo harrespilak (mairu baratza). Adb: Marietxeren edo Gaxteeniako (Mendibe) trikuharria, bai Armiagaren (Behorlegi) harrizko estalki handiak mairu batek eraman omen zituen hara.
Mairuren kondaira
Kondaira batzuetan, Mairuaren beso lehortuak edo haren besoko hezurrak bertute misteriotsuak ditu. Kontakizun horietan, protagonistak hezur hori gaueko iluntasuna argitzeko zuzi gisa erabiltzen du eta, batzuetan, zuzi hori piztuta dagoen etxeetako jendea lokartzeko ere bai. Kondaira hori, Garazi inguruan ezaguna da. Hala ere, gauean argia egiteko giza hezurrak erabiltzen dituzten pertsonaiak beste toki batzuetan ere badira: Ataunen (Gipuzkoa) eta Meñakan (Bizkaia), esaterako. Bataiatu gabeko haurrei Mairu ez kristauak esaten zaie eta horrela, bataiatu gabe hilez gero, etxearen inguruko lurretan edo baratzean lurperatzen zituzten.
“Mairu” toponimian edo leku-izenetan
Hauek dira Mairu izenaren toponimian-ak edo lekuen izenak:
- Mairumendia (Artaxonan, Nafarroan,)
- Mairubide (Manurgan, Araba).
- Mairuelegorreta (Gorbeiako lezeak).
- Mairuburueta (Akostan, Araba)).
- Mairubaratz (Oiartzun, Guipúzcoa).
- Mairuillarri (Zugarramurdi, Nafarroa).
- Mailarreta edo Mairuilarrieta (Otsondo-Mondarrain, Nafarroa).
Errolan
Errolanek kanporatu zituen Mairuak inguru haietatik. Errolan euskal mitologioako beste jeinu indartsu bat zen, harriak jaurtitzen zituena. Are gehiago, erraldoi hitzak pertsonaia honetan du jatorria. Orreagan, Baskoien esku hil eta Karlomagnoren iloba zen Errolanen inguruan sortutako mitotik dator pertsonaia hau.
Lamiak
Lamiak, Mairuen emazteak ziren. Lamiak uretan bizi diren animali mitologikoak dira. Bi motatakoak daude lamina eraikitzaileak eta ur bazterretako laminak. Lamiak ibai, erreka eta itsasoan bizi daitezke eta txorien antzeko hankak dituzte.[1][2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Euskal Mitologia» Euskal Mitologia (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).
- «Hiru.eus | Portal de Aprendizaje Permanente del Gobierno vasco - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-06).