Txikipedia:Lyon
Lyon Frantzian dago, bereziki, Frantziako hego-ekialdean. 47,87km2[1] dituen herri itxi bat da, izan ere, ez du kostarik bere inguruan. Bestalde, 2,9 milioi biztanle dituen hiri honetako alkatea Grégori Doucet da.
Historia[2]
Lyon, antzinako Lugdunumen, K.a. 43. urtean Fourvière muinoan sortutako hiri erromatarra da. Berehala bihurtu zen Galiako hiriburu, kokapen ona zuelako eta bi ibai nabigagarri.
Erdi Aroa
843an, Verdungo Itunaren bidez, hiria Lotario I.aren lurraldean sartu zen. Urte batzuk geroago, erresuma zatitu ondoren, Arlesko Erresumaren parte izatera pasa zen eta XIV. mendean Frantziaren menpe egotera pasa zen.
Aro Garaikidea
Frantziako Iraultzan, Lyon girondinoen alde jarri zen, iraultzaile jakobinoen aurkako talde bat. Horregatik, 1793an bi hilabetez setiatu zuten, amore eman zuen arte.
XX. mendea
Bigarren Mundu Gerran, alemanek okupatu zuten Lyon, eta erresistentzia-gune indartsu bihurtu zen. Egoiliarrek sarritan erabiltzen zituzten trabouleak, patioen eta eraikinen artean igarotzen ziren hiriko pasabide tipikoak, Gestapokoengandik ihes egiteko.
Kultura[3]
Lyonek balio handiko leku historiko, arkitektoniko, kultural eta gastronomikoa du, hiriari eman zaizkion titulu ofizial ugarik erakusten duten bezala: Galiarren Hiriburua (hiriak Frantzia sortu ondoren kontserbatu zituen tituluak), Gastronomiaren Munduko Hiriburua (bertako espezialitateei eta munduan ezagunak diren sukaldari handiei esker), Erresistentziaren Hiriburua (paper garrantzitsua jokatu du Frantzia okupatuan), Inprentaren Hiriburua Errenazimenduan, Zetaren Hiriburua eta Arrosen Hiriburua.
Kirolak[4]
Lyon kirola duen hiri garrantzitsua da. Emandako 80.000 kirol-lizentziek eta, batez ere, hirian jarduten duten kirol-klub ugarik erakusten dute hori: Lyongo Olympique futbol taldea lehen mailan; Lyongo Asvel saskibaloi taldea; Lou errugbi taldea (oso kirol garrantzitsua Frantzian); Lyongo Asul boleibol taldea; Lyongo Hockey Kluba; Lyongo Atletismo taldea; Lyon Glace Patinage taldea (irristaketa artistikorako eta izotz gaineko dantzarako), eta beste batzuk, hala nola, Marque de Fer, esgrimarako; AUNL ur kiroletarako edo OL Superligue, 1 Formularako.
- «cuantos km2 tiene Lyon? - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
- «Historia de Lyon - Turismo Lyon» www.turismolyon.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
- (Gaztelaniaz) «Arte y cultura en Lyon» Guía Blog Francia (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
- (Gaztelaniaz) «Deportes en Lyon» Guía Blog Francia (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).