Txikipedia:Lurzoru
Lurzorua lurrazalaren kanpo geruza da, materia organiko, mineralez, likidoz, gasez eta izaki bizidunez osatuta dago.
Lau funtzio ditu: Ura gordetzen du, landereen euskarri nagusia da, hornidura eskeintzen du eta araztu egiten du (garbitu). Hauek lurra eraldatzen dute.
Osagaiak
Lurrak lau osagai nagusi ditu eta bi multzotan sailkatzen dira:
Organikaok
- Izaki bizidunen ustelketatik eratorritako materia organikoa: Humusa deritzo (5%).
Inorganikoak
- Materia minerala edo inorganikoa harri amaren eraldaketatik eratorria (%45)
- Ura (%25)
- Airea (%25)
Ezaugarriak eta eraketa
Lurzorua harri amaren disgregazioaren (harri ama zati txikitan banatzea) ondorioz sortzen den geruza multzoa da eta honek etapa batzuk ditu:
- Meteorizazioaren eraginez harri ama eraldatzen hasi.
- Materia organikoa pilatzen hasten da eta meteorizazioa areagotzen da.
- Humusa (materia organiko usteldua) eratzen da eta sustraiek, animaliek... horizonteen eraketa bultzatzen dute.
- Lurzoruan landareria oso ugaria da eta horizonteak eratuta daude.
Faktore edafikoak
Lurzoruaren eraketean eragiten duten faktoreak dira.
- Klima: Prezipitazio eta tenperaturaren arabera.
- Harri ama mota: Gai mineralak hemendik askatzen dira.
- Erliebea edo topografia: Laua edo aldapatsua bada, meteorizazio eta higidura ezberinak edukiko ditu.
- Izaki bizidunak: Meteorizazioan eta humusaren eraketan parte hartzen dute. Gainera higadura moteltzen dute.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.