Txikipedia:Lurra

Lurra eguzki-sistemako hirugarren planeta da, eta izaki bizidunak dituen planeta ezagun bakarra.

Lur planeta.

Eguzki-sistemako planeta guztiek bezala, Eguzkiaren inguruan bira egiten du, eta bira horietako bakoitzak 365 egun eta 6 ordu irauten du (urtea edo eguzki-urtea deitzen diogu denbora horri). Bestalde, Lurrak bere ardatzaren inguruan ere egiten du bira (errotazioa deitzen zaio) eta, gutxi gorabehera, 24 ordu behar ditu bira oso bat egiteko (eguna deitzen diogu denbora-tarte horri).

Lurrak satelite natural bat du, Ilargia.

   Ba al dakizu   
Letra larriz ala xehez?
Gure planetaren izena hizki edo letra larriz (maiuskulaz) idatzi behar da: Lurra gure planeta da. Izena ez denean, hizki xehez edo minuskulaz: Umea lurrera erori da.

Zientzialari batzuen arabera, badirudi Lurra duela 4.500 milioi urte eratu zela. Haren lurrazalaren %71 inguru ur gazizko itsasoz estalita dago; gainontzeko zatia kontinenteek eta uharteek osatzen dute.

Lurrak esfera baten forma du, baina ez da esfera perfektua; izan ere, bi poloetan apur bat zanpatuta bezala dago. Bestalde, haren ardatza apur bat makurtuta dago.


Zer jakin nahi duzu?

Lur planeta

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.