Txikipedia:Leonardo da Vinci

Leonardo da Vinci (1452-1519) Errenazimentu garaiko margolari, eskultore, arkitekto, asmatzaile eta ingeniari italiar bat izan zen.

👶
Jaiotza
1452ko apirilaren 15a
Anchiano (en) Itzuli
💀
Heriotza
1519ko maiatzaren 2a
Amboise
🔨
Lanbidea
margolari
📷
Argazkiak
ikusi
Leonardo da Vinci
Leonardo da Vinci
autorretratua (1513 inguru, Turin)
Datu pertsonalak
Izen osoa Leonardo di ser Piero da Vinci
Jaio 1452ko apirilaren 15a
Vinci (Toskana)
Hil 1519ko maiatzaren 2a
Amboise (Frantzia)

Oso marrazkilari ona zen eta margolan ospetsu asko egin zituen; ospetsuenak, Jesusen Azken Afaria eta Mona Lisa.

Teknologian ere oso trebea zen: hainbat asmakizun eta makina diseinatu zituen, bere garairako oso modernoak eta aurreratuak. Haien artean, hegan egiteko makina bat.

Gainera, ekarpen handiak egin zituen anatomian, astronomian eta ingeniaritzan ere. Asmalaria, idazlea, poeta, musikaria, artista, anatomista, arkitektoa, zientifikoa, botanikoa, paleontologoa, eskultorea, filosofoa, ingeniaria, hiri-antolamendua, etab. izan zen.

Bizitza

Hasierako urteak

Leonardo 1452ko apirilaren 15ean jaio zen Vinci izeneko herrian, Italiako iparraldean. 15 urte inguru zituenean, Andrea del Verrocchio izeneko artistarekin hasi zen ikasten, Florentzian. Berarekin, pintura, eskultura eta aparatuen mekanika ikasi zuen.

Milango egonaldia

Milan hirian lan egin zuen 1482 eta 1499 bitartean, hango duke batentzat, margotzen eta ingeniari-lanetan. Bertan igaro zituen 17 urteetan ez zituen artelan asko egin, baina bai ospetsuenetariko batzuk: Jesusen Azken Afaria eta Arroketako Ama birjina.

Milanen bizi izan zen bitartean, Leonardo naturaz ere interesatu zen. Objektuak arretaz begiratuz eta zehaztasunez marraztuz, artista batek ezagutza zientifikoa lor zezakeela pentsatu zuen. Horregatik, koaderno batzuetan jaso zituen bere oharrak; koaderno horietan, gai ugari landu zituen, tartean pintura, arkitektura, makineria, giza gorputzaren egitura eta hegaldiaren zientzia. Adibidez, makina hegalariak asmatu baino 300 urte lehenago, Leonardok hegazkin bat eta helikoptero bat egiteko planoak egin zituen.

Azken urteak

1503an Leonardo Florentziara itzuli zen. Han zientzia lantzen jarraitu zuen, eta lau margo handitan lan egin zuen, Mona Lisa barne.

Azken urteetako batzuk Milanen eta Erroman ere igaro zituen. 1516an Frantziako Amboise aldera joan zen, Frantziako erregearentzat lan egitera. Han eman zuen denbora gehiena bere idazkiak editatzen. Bertan hil zen 1519ko maiatzaren 2an.

Margolan nagusiak

Margolana Izena Data Neurriak Erakustokia
Ginevra de' Bencivers 147638 × 37,6 cmNational Gallery of Art (Washington)
Ama Birjina eta krabelina1478-148062 × 47,5 cmAlte Pinakothek (Munich)
Madonna Benois1478-148249,5 × 33 cmHermitage museoa (San Petersburgo)
Magoen gurtza1481246 × 243 cmGalleria degli Uffizi (Florentzia)
Arroketako Ama Birjina1483-1486199 × 122 cmLouvre museoa (Paris)
Dama katazuriarekin148554 × 39 cmCzartoryski museoa (Krakovia)
Ferragile ederra1490-149662 × 44 cmLouvre museoa (Paris)
Azken Afaria1495 eta 1498 artean460 × 856 cmSanta Maria delle Grazie (Milan)
Arroketako Ama Birjina (bigarren bertsioa)1495-1508189,5 × 120 cmNational Gallery (Londres)
Gioconda edo Mona Lisa1503-150677 × 53 cmLouvre museoa (Paris)
Ama Birjina, Jesus Haurra eta Santa Ana1508 / 1510168 × 130 cmLouvre museoa (Paris)
Bako1510-1515177 × 115 cmLouvre museoa (Paris)
San Joan Bataiatzailea1513 eta 1516 artean42,9 × 43,7 cmLouvre museoa (Paris)

Irudiak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonardo da Vinci
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.