Txikipedia:Lehoinabar
Ezaugarriak
Animalia hauek puntu beltzez osaturiko azal horia dute. Espezie honetako batzuek azal beltza dute, eta, horiek, pantera beltza izenarekin ezagutzen dira.
Zentzumenei dagokionean, ikusmen eta entzumen ona duten animaliak dira.
Gorputzeko atalak aztertzen baditugu, animalia hauek buru handia, gorputz luzea eta hanka motzak dituzte.
Luzera, altuera eta pisua
- Animalia hauen gorputzak 1-1,8 metro inguruko luzera dute. Buztanak beste 75-100 zentrimetro inguru neurtzen ditu.
- Gutxi gorabehera 45-65 zentrimetroko altuera izaten dute.
- Pisuari dagokionean, 90 kilogramo pisatzen dute.
Abiadura
Ugaztun hauek nahiko azkarrak dira: gutxi gorabehera, 72 km/h-ko abiadurara hel daitezke.
Elikadura
Animalia hauek haragijaleak dira, hau da, beste animalia batzuk jaten dituzte elikatzeko. Animalia txikiak ehizatzen dituzte, hala nola, tximinoak, untxiak, basurdeak, sugeak edota antilopeak.
Lehoinabarrek bakarka ehizatzen dute; orokorrean, gauez, baina batzuetan egunez ere ehizatzen dute. Ehizatutako harrapakinen zati bat zuhaitzetan ezkutatu ohi dute zenbait egunetarako bazkaria izateko.
Ugalketa
Lehoinabarrek gutxi gorabehera hiru hilabeteko ernaldia izaten dute eta 2-4 kume bitartean izaten dituzte. Kasu gutxitan 6 kume ere jaio izan dira, nahiz eta gutxitan gertatu izan den.
Kumeak amarekin 14 hilabete inguru egoten dira. Denbora hori pasatu ondoren, lehoinabar gazteak bakarrik biziko dira ugaltzeko momentua iritsi arte.
Habitata
Animalia ugaztun hauek Afrika eta Asiako kontinenteetako sabana, mendi, oihan, basamortu eta basoetan bizi dira. Espezie honetako batzuk, elurreko lehoinabarra adibidez, lurralde hotzetan bizi dira.