Txikipedia:Lauki

Laukiak lau alde dituzten poligono edo irudi geometrikoak dira. Hainbat forma izan ditzakete, baina denek dituzte lau erpin eta bi diagonal, eta haien barneko angeluen batuketak 360° ematen ditu beti.

Laukiaren osagaiak.

Laukiaren osagaiak

Laukia osatzen duten elementuak honako hauek dira:

  • 4 erpin: laukia osatzen duten aldeen elkargune puntuak dira.
  • 4 alde: Jarraian dauden bi erpinek mugatzen duten zuzenkia da.
  • 2 diagonal: Jarraian ez dauden bi erpin elkartzean sortzen den zuzenkia da.
  • 4 barne angelu: Bi aldeek eta erpin komun batek osatzen dituzte.
  • 4 kanpo angelu: Aldeen luzapenak osatzen dituzte

Lauki motak

Bi multzo handitan sailkatzen dira laukiak:



  • Ez-paralelogramoak: bi alde paralelo dituztenean eta beste biak ez. Trapezioak edo trapezoideak izan daitezke. Trapezioak, triangeluak bezala, (angelu)zuzenak, isoszeleak edo eskalenoak izan daitezke.

TRAPEZIOAK: bi alde paralelo, oinarriak deiturikoak, baino ez dituen laukia da. Oinarrien arteko distantziari altuera deritzo.

TRAPEZOIDEAK: lau aldeko polígono itxi bat da, non, bere lau aldeetako alde bakar bat bera ere ez den beste batekiko paraleloa.

Non aurki daitezke?

Eguneroko bizitzan, edonon aurki ditzakegu laukiak; oso ohikoak izaten dira; kalean, adibidez, eraikuntza asko laukiak dira: herriko plazak, iragarki kartelak edota leihoak laukiak izaten dira askotan, beste gauza askoren artean.


Etxean, kalean bezala, leku askotan dago laukiaren irudia; adibidez, orain erabiltzen ari zaren ordenagailuaren pantaila seguru aski laukia izango da, argazkiak eta haien markoak, ateak, armairuak, mahaiak, telebistaren pantaila...

Eskolan ere, nonahi ikus ditzakegu laukiak; adibidez, armairuetan, korridoreetan, patioko frontoian, arbela...

Bideoa

Ikusi laukiaren ezaugarriak azaltzen dituen bideo hau:

      Ikusi!

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.