Txikipedia:Kubo (Geometria)

Kuboa sei aurpegi dituen poliedro (edo hiru dimentsioko objektu) bat da, aurpegi guztiak karratuak eta berdinak dituena eta ertz guztiak luzera berdinekoak. Adibidez, jokoetan erabiltzen diren dadoak kuboak dira.

Kuboa.

Hexaedroa ere deitzen zaio, eta, aurpegi guztiak eta ertz guztiak berdinak dituenez, hexaedro erregularra ere esaten zaio.

Kuboak 6 aurpegi, 12 ertz eta 8 erpin ditu.

Kuboaren bolumena

Kuboaren bolumena

Kuboa solido bat da. Haren bolumena kalkulatzeko, luzera, zabalera eta altuera biderkatu behar dira. Kuboaren aurpegi guztiak berdinak izanik, luzera, zabalera eta altuera ere berdinak dira.

Horrela, irudiko kuboak 5 balioa duten ertzak ditu (hau da, luzerak, zabalerak eta altuerak 5 balio dute); horregatik, haren bolumena 5 x 5 x 5 da (edo 5³), hau da, 125.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.