Txikipedia:Kubo
Kuboa sei aurpegi dituen poliedro bat da. Poliedroa da, hain zuzen ere, hiru dimentsioko gorputz geometrikoa delako. Beraz, kuboa ez da irudi laua
Ezaugarriak
- Aurpegi guztiak karratuak dira.
- Ertz guztiak luzera berdinekoak dira. Guztira, hamabi ertz ditu.
- Zortzi erpin ditu.
Osagaiak
Kuboa osatzen duten elementuak honako hauek dira: aurpegiak, ertzak, erpinak, diagonala eta erdigunea.
![](../I/Kubop.jpg.webp)
Aurpegiak:
Kuboa mugatzen duen eskualde karratu bakoitza da.
- Guztira sei aurpegi ditu.
- Aurpegi bakoitzak beste lau aurpegi ditu elkarren ondoan.
- Aurpegiak elkarrengandik paraleloak dira: 2, 2 eta 2 aurpegi paralelo daude.
Aurreko eta atzeko aurpegiak paraleloak dira![]() |
Beheko eta goiko aurpegiak paraleloak dira![]() |
Ezkerreko eta eskuineko aurpegiak paraleloak dira![]() |
Ertzak
Bi aldeko alde komuna da.
- Guztira hamabi ertz ditu.
- Ertz bakoitzerako beste ertz batzuk daude, konkurrenteak, paraleloak edo gurutzatzen direnak.
![]() |
![]() |
![]() |
Erpinak
Hiru aurpegik puntu komun bat dute, kuboaren erpina deitzen dena.
- Guztira, zortzi erpin daude.
![]() |
Diagonala
Bi aurpegi kontrajarri dira.
- Aurpegiaren erpin batetik kontrako erpinera lerro bat marrazten da. Horri, kuboaren diagonala deitzen zaio.
- Guztira, kuboaren lau diagonal daude. Puntu bakar batean mozten dira.
![]() |
---|
Erdigunea
Kuboaren diagonalen elkargunea da.
- Simetria-zentroa da.
![]() |
Kuboaren neurriak
Azalera
Azalera kuboaren barruko gainazalaren neurria da. Oina eta altuera biderkatuz, karratuaren azalera kalkulatu daiteke. Sei karratu dituenez, ondoren, karratu bakoitzaren azalera sei aldiz biderkatu behar da.
Bolumena
Bolumena kuboak okupatzen duen espazioa da. Luzera, zabalera eta altuera biderkatuz, kuboaren bolumena kalkulatu daiteke.
![](../I/Bolumenaren_formula.jpg.webp)
Non aurki daiteke kuboa?
Gure inguruan kubo asko topa ditzakegu. Adibide batzuk ikusiko ditugu.
- Rubik kuboa
- Eraikuntza jolasak
- Zakarrontzi kuboak
Rubik kuboa
Buruhausgarri hau sei koloretako aurpegiz osatuta dago. Helburua, piezak mugituz koloreak osatzea da.
Jolasaren abantailak: arreta eta oroimena lantzea, auto-estima eta pazientzia hobetzea, adimena eta sormena sustatzea, gaitasun biso-espaziala garatzea, kinestesia eta motrizitate fina lantzea, etab.
Eraikuntza jolasak
Jolas hauek, mota desberdinetako eraikinak egiteko erabiltzen dituzte haur eta gaztetxoek.
Jolasaren abantailak: sormena eta irudimena garatzea, arreta eta pazientzia hobetzea, elkarrekintzak eta harremana sustatzea, inguruan dauden elementu desberdinak irudikatzea...
Dadoa
Ausaz zenbaki bat lortzeko mahai jolasetan sarritan erabiltzen den tresna da. Jokalariak dadoa jaurti eta zenbaki bat lortzea du helburu.
Dadorik ohikoenek kubo forma dute eta, beraz, sei aurpegi dituzte. Aurpegi bakoitzean puntu bat agertzen da, zenbaki bat adierazten duena 6ra arte.
Zakarrontzi kuboak
Zakarrak botatzen diren ontziak dira. Hainbat koloretako kuboak daude. Izan ere, zakarrak hainbat kubo desberdinetan birziklatu behar dugu eta lau zakorrontzi edukitzea da egokiena: organikoarena (jatekoa eta usteltzen diren jatekoak deribatuak botatzeko), plastikoarena (plastikoa, plastikozko ontziak...) beirarena (beira eta bere deribatuak) eta papela+kartoia (papela eta kartoiarekin zerikusia dituzten gauzak).