Txikipedia:Kristo Berreroslea (Rio de Janeiro)

Kristo Berreroslea estatua bat da, Rio de Janeiro hirian dagoena. Pisu askoko eraikin bat bezain handia den estatua bat da, material distiratsu zehatz batez egina. Erraldoi honek besoak zabalik ditu, mendi gainetik besarkada bero bat ematen ari balitz bezala.

Paul Landowski 1913
   Ba al dakizu   
  • Kristo Berrerosleak besoak zabalik esaten digu ez duela axola nor garen, ezta nondik gatozen ere, denok aniztasunez eta ontasunez beteriko mundu handi baten parte garelako.
  • Kristo Berreroslearen eraikina Brasilen 100 urteko independentzia ospatzeko sortu zen.

Nork eraiki zuen?

Duela urte asko, Rio de Janeiroko hirian, Heitor da Silva Costa izeneko gizon batek ideia bat izan zuen: mundu guztiarentzako maitasuna eta bakea irudikatuko zituen estatua erraldoi bat eraikitzearekin amesten zuen.

Heitor da Silval Costak Paul Landowski izeneko eskultore talentudun batekin lan egin zuen, eta elkarrekin errealitate bihurtu zuten ezohiko amets hori. Jende askok lagundu zuen hau eraikitzen, eta emaitza benetan ikusgarria izan zen.

Noiz sortu zen?

Kristo Berreroslearen eraikuntza 1922an hasi zen eta bost urte behar izan ziren osatzeko. Estatua hau Corcovado izeneko mendi baten tontorrean dago, leku ezin hobea denek urrunetik ikus dezaten.

Nolakoa da?

   Ba al dakizu   

Kristo Berreroslearen estatua erabat hutsa da eskuak izan ezik eta, gainera, ezkerreko besoa eskuineko besoa baino 40 zentimetro luzeagoa da.

Estatuak 30 metroko altuera du, 10 solairuko eraikin bat bezala eta 1.145 tona pisatzen ditu. Besoak 28 metrotan luzatzen zaizkio, hiriari besarkada erraldoi bat ematen ariko balitz bezala. Zehaztasunez egina dago, material sendo eta erresistentea erabiliz: esteatiazko harriz inguratutako harri armatuaz, bere itxura argitsua izateko baina eguraldiaren baldintzei aurre egiteko ere.

Non dago?

   Ba al dakizu   

Urtero 700.000 pertsonek bisitatzen dute eraikin hau eta egunean bataz beste 3.000 eta 8.000 pertsona artean.

Estatua Corcovado mendiaren tontorrean dago, Rio de Janeiroko (Brasil) Sierra de Carioca mendikatearen zati dena.

Corcovado mendia: Corcovado mendia itsas mailatik 710 metro ingurura dago, eta Rio de Janeiro hiriaren eta ingurunearen ikuspegi panoramiko ikusgarria eskaintzen du. Corcovado hitzak konkordatua esan nahi du portugesez, eta mendiak bere izena jasotzen du gailurraren forma bereizgarriagatik.

Tijucako Parke Nazionala

Tijucako Parke Nazionala: Corcovado mendia Tijucako Parke Nazionalaren parte da, munduko parke handienetako bat. Parke hau ohian tropikal oparoaren egoitza da eta flora eta fauna aniztasun ikaragarria du. Gailurrerako sarbidea: Concorvadoko gailurrera iristeko eta Kristo Berreroslearen presentzia izugarriaz gozatzeko, bisitariek tren panoramiko bat har dezakete, baso tropikalean zehar sigi-saga dabilena. Tren bidaiak Guanabara hiriaren eta badiaren ikuspegi ikusgarriak eskaintzen ditu.

Munduko Zazpi Mirariak

Eraikin hau Corcovado mendiaren tontorrean kokatzeak, bere handitasuna nabarmentzeaz gain, hiriko hainbat lekutatik ikusteko gune estrategiko ere bihurtzen du; Rio de Janeiro goitik zaintzen eta bedeinkatzen ari balitz bezala.

Munduko Zazpi Mirariak

Munduko Zazpi Mirariak antzinako zazpi egitura nabarmenen zerrenda da, lorpen arkitektoniko eta artistiko apartekotzat hartu zirenak: Gizako piramidea (Egipto), Zeusen estatua (Grezia), Artemisaren Tenplua (Turkia)...

Kontuan izan behar da gaur egun egitura horietako gehienak desagertu egin direla arrazoi naturalengatik, gerrengatik edo denboraren joanagatik. Horregatik Munduko Zazpi Mirari Berrien zerrrenda sortu zen; egitura berriagoak dituena hala nola, hitz egiten ari garenaz, Kristo Berreroslea.

Erreferentziak

Cochamba Bolivia: Cristo de La Concordanzia. https://cochabambabolivia.net/atractivos/cristo-de-la-concordia/

Rede Rio Hotéis (2017ko urriaren 7an). CRISTO REDENTOR: CONOZCA LA HISTORIA DE ESTA MARAVILLA DEL MUNDO. https://rederiohoteis.com/es/cristo-redentor-conozca-la-historia-de-esta-maravilla-del-mundo-moderno/

Santuario Cristo Redentor (2014). https://web.archive.org/web/20160604074039/https://cristoredentoroficial.com.br/curiosidades

System Travel (2018ko apirilaren 5ean). Curiosidades del Cristo Redentor. https://www.systemtravel.com.ar/espanol/articulo/8/Curiosidades-del-Cristo-Redentor/#:~:text=La%20estatua%20del%20Cristo%20Redentor,dec%C3%B3%20m%C3%A1s%20grande%20del%20mundo.&text=Se%20construy%C3%B3%20usando%20andamios%20de,a%20la%20cima%20del%20cerro.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.