Txikipedia:Krater
Kraterra sumendien tontorrean egoten den zulo edo ahoa da. Zulo edo aho horretatik ateratzen dira laba, gasak eta errautsak sumendiaren erupzioa gertatzen denean.
Krater bakoitza desberdina izaten da tamainan eta forman, baina normalean oso zabalak eta biribilak izaten dira. Sumendi batzuek krater bat baino gehiago dute.
Erupzio edo leherketa bolkanikoak oso indartsuak direnean, krater baten itxura aldatu ere egin dezakete, bharen zati bat suntsitzen badute. Horren adibide bat gertatu zen 1980an, AEBetako Washington estatuan dagoen Saint Helens sumendiarekin. Izugarrizko erupzio indartsua izan zuen, eta sumendiaren tontorraren zati handi bat airera jaurti eta aurrekoa baino askoz krater zabalagoa utzi zuen; sumendiaren altuera bera ere aldatu zen: erupzio hura baino lehenago, ia 3.000 metroko garaiera zuen, eta ondoren 2.550 metrotan geratu zen.
Beste krater mota bat
Krater hitza erabiltzen da, orobat, meteorito batek gehienbat Lurraren eta Ilargiaren edo beste planeta baten azalean jotzean uzten duen zuloa deitzeko. Bereizteko, talka-kraterra deitzen zaio.