Txikipedia:Kortatu
Kortatu (1984-1989) Musika talde Euskalduna izan zen.
Taldekideak
- Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa)
- Iñigo Muguruza (baxua)
- Mattin Sorzabalbere (bateria)
- Treku Armendariz (bateria)
Biografia
Euskal Herriko musika talde arrakastatsua izan zen, bere Sarri, Sarri abestiaren bidez batez ere. 1983.urtean sortu zen Irunen. Hasieran hiru taldekidek osatzen zuten: Fermin Muguruza (gitarra eta ahotsa), Iñigo Muguruza (baxua) eta Mattin Sorzabalbere (bateria). Gerora Mattin Sorzabalberek taldea utzi zuen, eta bera ordezkatzen Treku Armendariz ibili zen. Hasiera batean beraien diskoak euskaraz eta gazteleraz ziren, baina azkenengo diskoa euskaraz egin zuten. Haien ibilbide osoan zehar fama handia izan zuten, bereziki zuzeneko emanaldietan. Gerora ere fama hau mantendu dute, hainbat taldeetan eraginez.
Diskografia
- Kortatu (1985.urtean argitaratu zuten, soñua diskoetxearekin)
- El estado de las cosas (1986.urtean argitaratu zuten, soñua diskoetxearekin)
- Kolpez kolpe (1988.urtean argitaratu zuten, ohiuka diskoetxearekin)
- Azken guda dantza zuzenean grabatu zuten diska (1988.urtean Nola! diskoetxearekin)
Iraupen motzekoak
- A la calle (1986.urtean argitaratu zuten, soñua diskoetxearekin)
- Gernika 37-87 (1988.urtean argitaratu zuten, Gestoras Pro Amnistia diskoetxearekin)
- After boltxebike / Maritxu nora zoaz (1988.urtean argitaratu zuten, Oihuka diskoetxearekin)
- After boltxebike / Oker nago (1988.urtean argitaratu zuten, Bondage diskoetxearekin)
- Nicaragua sandinista / Ehun ginen (1988.urtean argitaratu zuten, Nola! diskoetxearekin)
- Kolpez kolpe / El estado de las cosas (1989.urtean argitaratu zuten, Nola!diskoetxearekin)
Bildumak
- Soñuaren bilduma Cicatriz, Jotakie eta Kontuz Hi! taldeekin egin zuten (1985.urtean argitaratu zuten, Soñua diskoetxearekin)
- Euskadi internazionalista (1987.urtean argitaratu zuten, Txalaparta diskoetxearekin)
- A Frontline Compilation (1988.urtean argitaratu zuten, Red Rhino-Organik diskoetxearekin)
- Oihuka 88 (1988.urtean argitaratu zuten, Oihuka diskoetxearekin)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.