Txikipedia:Korronte elektriko

Korronte elektrikoa elektrizitatearen mugimenduak sortzen du. Izan ere, elektrizitatea leku batean geldirik egon daiteke edo leku batetik bestera mugitu daiteke. Energia elektrikoa leku batean geldirik dagoenean, elektrizitate estatikoa deitzen zaio; eta leku batetik bestera mugitzen denean, korronte elektrikoa esaten diogu.

Zirkuitu elektriko baten eskema

Elektroiak mugitzen direnean, energia elektrikoa kargatzen dute leku batetik bestera. Fenomeno honi elektrizitate edo korronte elektrikoa esaten zaio. Energia mota hau egunero erabiltzen ditugun tresna elektrikoen funtzionamenduan ikus dezakegu, garbigailu, telefono, lanpara, eta abarretan.

Korronte elektrikoa gertatzeko, zirkuitu bat egon behar da. Zirkuitu hori elektrizitatea garraiatzen duen ibilbide bat da, hainbat osagai dituena:

  • Sorgailua: energia elektrikoa sortzen duena. Hainbat sorgailu elektriko daude; adibidez, pilak eta dinamoak. Pilek substantzia kimiko batzuk dituzte barruan, energia gordetzen dutenak. Pila zirkuitu elektriko bati (tresna elektriko bati, esaterako) lotzen zaionean, energia kimikoa energia elektriko bihurtzen da. Dinamoak, berriz, mugimenduak eragindako energia eraldatu eta energia elektriko bihurtzen duen tresnak dira.
  • Kableak: elektrikoa eroaten edo garraiatzen dutenak, normalean kobrezkoak, kobrea eroale elektriko ona delako, hau da, elektrizitateari igarotzen uzten diolako.
  • Hargailua: energia elektrikoa jasotzen duen osagaia da, funtzionatzeko behar baitu; bonbillak, adibidez.
  • Etengailua: zirkuituan korronte elektrikoa igarotzen uzteko edo eteteko erabiltzen da. Gela batean argia piztu edo itzaltzeko ditugun botoiak dira etengailuen adibide bat. Korronte elektrikoa eteten duenean, hargailuak ez du funtzionatzen (bonbilla ez da pizten, esaterako); igarotzen uzten dionean, berriz, hargailuak funtzionatu egiten du.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.