Txikipedia:Kono

Konoa gorputz geometriko eta hiru dimentsionala da, oinarri eta erpin bakarrekoa. Konoaren egitura lortzen dugu oinarri zirkular batetik erpin batera doazen azalera kurbatuari esker.

Irudi geometrikoa: konoa

Konoaren elementuak

  • Ardatza: altuera adierazten duen segmentua da eta honen inguruan triangelu angeluzuzenak 360ยบ-ko biraketa ematen du konoa osatuz.
  • Oinarria: konoa finkatzen duen zirkulua da.
  • Erradioa: oinarriaren (zirkuluaren) erradioa da, hau da, zirkuluaren zentrotik zirkunferentziaren edozein puntura doan lerro zuzenaren luzera da erradioa.
  • Sortzailea: konoaren puntu altuenetik zirkunferentziaren edozein puntura doan zuzena da.
  • Altuera: oinarriaren zentrotik konoaren puntu altuenera (A puntura) doan zuzenaren distantzia da konoaren altuera.
    Konoan sortutako triangelu angeluzuzen bat.

Bi kono mota daude

  1. Kono zuzena: konoaren altuerak oinarri zirkularraren erdigunearekin kointziditzen du.
  2. Kono zeiharra: konoaren altuerak ez du oinarri zirkularraren erdigunearekin kointziditzen.

Nola kalkula dezakegu konoaren bolumena?

  • Konoaren bolumena kalkulatzeko hurrengo formula erabiliko dugu:
Konoaren bolumena kalkulatzeko formula




This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.