Txikipedia:Komoreak

Komoreak Afrikaren ekialdean kokatzen diren irlak dira, ozeano indikoan, hain zuzen ere. Hiru irla nagusiz osaturik dago: “Gran Comoras”; Anjouan eta Mohéli. Munduko herrialde txikienetarikoa da, bere azalera 1861 km2-koa da, bertan 921.000 biztanle bizi dira. Bertako biztanleriaren zatirik handiena musulmanez osaturik dago. Bere hiriburua Moroni da eta bertan erabiltzen den txanpona “Francos Comorenses” (1€=491,81 francos comorenses) da. Bertako banderak lau lerro horizontal ditu, bakoitza kolore batekoa (horia, zuria, gorria eta urdina). Baita ere, ezkerraldean hiruki berde bat du, barrualdean, ilargi bat eta lau izar ageri dira. Klimari dagokionez, herrialde honetan euri asko egiten du, batez ere, urtarrilean. Urteko batez besteko tenperatura, 26ºC-koa da.

Komoranoak dantzan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.