Txikipedia:Kobalto
Kobaltoa
Kobaltoa elementu kimiko bat da, Co ikurrarekin ezagutzen da.
Kobaltoa leku hauetan aurkitu al da: Meteoritoetan, izarretan, itsasoan, lurrean, ur gezean, landareetan eta animalietan. Bere izenaren jatorri alemaniarra “kobalt” da, “kobolds” hitzaren eratorria dena, eta “gnomo” da bere esanahaia.
Zilar koloreko kobalto metala oso hauskorra da, urtze-tenperatura oso altua du eta bere erresistentzia eta tenperatura altuak mantentzeko gaitasunagatik da baliogarria.
Kobaltoa oxigenoan berotzean Co3O4 -a sortzen da eta 900 °C-tan oxigenoa galtzen du kobaltoa sortuz.
K.a. 2000. urteko zeramiketan tindatzaile moduan aurkitu da, oxidatuta urdina baita. Beirarekin galdatuz, urdin kolorea agertzen zen. Mendeetan zehar uste izan zen kolore horren erantzulea bismutoa zela.