Txikipedia:Koartza hauskara
Koartza hauskara (Ardea cinerea) Ardeidae familiako hegaztia da eta Euskal Herriko ia txoko guztietan aurki dezakegu mendi garaietan izan ezik. Hezeguneak, adibidez urmaelak eta ibaiak, maite ditu. Hegazti migratzailea da eta neguak igarotzen ditu Euskal Herrian.
Nolakoa da?
Lertxunak oso hegazti handiak dira eta zabalera handiko hegalak dituzte. Metro bateko luzera izaten dute eta 2 kg-ko pisua. Lertxunen mokoa oso sendoa eta distiratsua da. Gainera, luma grisak dituzte.
- Lertxunak edo kurriloak hegan egiten
Non bizi da?
Lertxuna, Europa, Afrika eta Asia kontinenteetan kokatzen da. Lau mota bereizi ditzakegu: lehenengoa, Europako lertxuna, Norvegia eta Suedia aldean kokatzen da. Bigarrena, Asiako lertxuna, aldiz, Siberian, Mongolian, Txinan eta Japonian aurkitzen da. Hirugarren eta laugarren azpiespezieak, berriz, Afrikan aurkitu ditzakegu.
Uretan egotea gustatzen zaie, izan ere, bertan aurkitzen dituzte jakiak. Normalean, sakonera gutxiko eremuetan ibiltzen dira, adibidez; mendiko aintziretan aintziretan edo urtegietan. Hala ere, basoetan ere ibiltzen dira, hain zuzen ere, zuhaitzaren goialdean egiten dute habia.
Nolakoa da bere bizimodua?
Orokorrean hegazti bakartia da, baina talde handietan elkartzen dira. Udaberrian, adibidez, lertxunek multzo handietan biltzen dira eta elkarren atzetik jarraitzen dute.
- Basamortu eremuetan ere lertxunak ikusi izan direla kakalardoak eta sugandilak ehizatzen?
Zein da beraien bizi-zikloa?
Lertxuna kolonietan ugaltzen da, laku, ibaiertze eta beste hezeguneetatik gertu dauden zuhaitzetan. Habiak makil txikiekin osatzen dituzte. Normalean arrak biltzen ditu materialak eta emea habia eraikitzeaz arduratzen da.
Emeak hiru edo bost arrautz erruten ditu. Bikotekide biek hogeita bost egun irauten dute arrautzak inkubatzen. Jaiotzen direnean, txituek txitoek gurasoen mokotik hartzen dituzte elikagaiak.
Zein harrapakari dituzte?
Lertxunen arrautzak eta txitek arrisku handia izaten dute. Gurasoek normalean ez dituzte habiak zaindu gabe uzten, baina korbidoek eta miruek eraso egin dezakete. Noizean behin igarabek ere eraso egiten diete, batez ere, gaua iristean.
Zeintzuk dira izaten dituzten arazoak?
Lertxunen arazo nagusiena uraren mailaren gorabeherak dira. Hala nola, arrain asko badaude, arrantzaleak gerturatzen dira eta arrain guztiak arrantzatzen badituzte, lertxunek jateko ezer gabe geratzen dira.
Hala ere, hegazti honek beste arrisku batzuk ditu, izan ere, basogintza jarduerak kalte handia eragiten dio. Zuhaitzak moztearekin batera, habiak prestatzeko lekurik gabe geratzen dira lertxunak. Beraz, beren ekosistema mehatxatuta gelditzen da.
Irudi galeria
Bitxikeriak
- Erregistratutako lertxun zaharrenak 33 urte zituen, baina normalean soilik 5 urte bizi dira.