Txikipedia:Klabizenbalo
Klabizenbaloa Europan XVII-XVIII. mendeetan asko erabiltzen zen hari-instrumentu bat da; tekla-instrumentu bezala ere sailka genezake. Gaur egungo pianoak baino txikiagoa da. Haren soinua, ordea, ez da inola ere pianoak duenaren antzekoa; gehiago dirudi gitarra edo mandolina batena.
Nolakoa da?
Hariak ditu, bi edo gehiago, nota bakoitzeko, eta teklatu bat baino gehiago izan dezake (normalean bi). Haren kaxa hegal-formakoa da.
Nola jotzen da?
Tekla sakatzen denean, hortza duen zutikako pieza bat gorantz mugitzen da, eta hortzak haria pultsatzen du. Hortza lumazko plektroa da. Gaur egun, ordea, plastikozkoak izaten dira, ez lumazkoak. Tekla askatzean, pieza jaitsi egiten da, eta hortzaren gainean dagoen isilgailua hariaren gainean kokatzen da, hasieran zegoen moduan, eta soinua isildu egiten du. Instrumentu solistatzat zein baxu jarraitutzat erabili zen.
Noizkoa da klabizenbaloa?
Musika tresna hau XV. mendearen erdialdean agertu zen. Askotan, asko apaindutako kaxak izaten zituzten, margolan ederrekin. Asko erabili ziren XVI. eta XVIII. mendeen bitartean, bereziki errepertorio barrokoan (Scarlatti, Rameau, Couperin, Bach, besteak beste); gero, XIX. mendean desagertu ziren, baina XX. mendean berriro hasi ziren erabiltzen.
Entzun nahi?
Ondoko irudian klik eginez ikus eta entzun dezakezu klabizenbaloa nola jotzen den: