Txikipedia:Kinshasa
Kinshasa Afrikako hiri bat da, Kongoko Errepublika Demokratikoko hiriburua. Afrikako hirugarren hiri handiena da. 2016ko datuen arabera 11.855.000 biztanle ditu. Frantsesez hitzegiten den munduko hiri handiena ere bada, Parisen aurretik.
Geografia
Kongo ibaiaren ibilbidean kokatuta dago, beste aldean Brazzaville (Kongoko Errepublika) dagoelarik. Munduan hurbilen dauden bi hiriburuak dira.
Historia
1881 urtean sortu zuen Henry Morton Stanley esploratzaileak. Belgikarrek Kongo konkistatu zutenean Léopoldville izena hartu zuen, Leopoldo erregearen omenez. 1923 urtean herrialdeko hiriburua sortu zen.
1966 urtean izena aldatu zioten eta Kinshasa sortu zen.
Irudiak
- Gobernuaren jauregia.
- Parlamentua.
- Kongo ibaia.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.