Txikipedia:Kilker
Kilkerrak matxinsaltoekin senidetuak daude, eta hauek bezala atzeko hankak jauzirako moldatuak dituzte. Matxinsaltoek beste jauzi egiten duten arren, gaitasun handiagoa dute lurrean arin korri egiteko. Lurpeko bizilekua zulatzen dute, metro erdi baino luzeagoko tunel bat egiten dute eta amaieran gela esferikoa eraikitzen dute. Bizilekuko sarreraren ingurua garbi mantentzen dute, eta inguru horretan arrek beren kantua egiten dute, emeak erakartzeko asmoz. Orojaleak dira, landare zein intsektu txikiak jaten dituzte.
Sexuen arteko aldeak
Emeak desberdintzen dira ilunagoak direlako eta hegalak lauak dituztelako. Gainera, arrautzak lur azpitik jarri ahal izateko eranskin bat dute.
Jokabidea
Kilkerrak intsektu agresiboak dira eta lurraldekoiak. Haien artean maiz borrokak egoten dira eta horregatik normala da kilker zaurituak aurkitzea, adibidez hanka bat gabe. Jokabide hau izan bezain laster hainbat herrialdetan borrokak antolatzen hasi ziren apustuekin. Esate baterako, Thailandian eta Txinan.
Soinuak
Kilkerren odola ez da gorria, ez du hemoglobinarik. Oxigenoa ez da odolaren bidez transmititzen, baizik eta zuzenean tutu batzuen bidez hartzen dute.
Kilkerrek egiten duten soinuak tenperatura jakiteko erabili ahal dira, baina bakarrik arrek egin ditzakete hegalak marruskatuz, emeak deitzeko eta beste kilker arrak aldentzeko. Soinu uhinak ez dira oso luzeak, beraz, ezin dira kilkerren lekua jakin soinuen bidez.
Kilker ar bati abestu bitartean egindako grabazioa.