Txikipedia:Kazakhstan
Kazakhstan
Kazakhstan Asiako erdialdean dago, horregatik, ez du itsasorik. Kazakhstango lurretan lautadak, estepak, taiga, arroilak, deltak, elurrez estalitako mendiak eta basamortuak ere badaude. Kazakhstan-ko zuzendaria Kasim-Yomart Tokaev da, 2019tik gaur arte. 17 milioi biztanle inguru ditu. Hiriburua Nursultan da, ordura arte Akmola deitua. Lehengo hiriburua Almaty zen (Alma Ata).
Gaur egun 2,7 miloi kilometro koadroko azalera du.
Kazakhstango klima kontinentala da, oso hotza neguan eta beroa udan.
Errusiarren inbasioaren aurretik, kazakhstandarrek abeltzain nomaden ekonomian oinarrituriko kultura aski garatua zuten. Nahiz eta islama XV. mendean herrialdean sartu zen, ez zuen ohituretan eraginik izan askoz geroagora arte.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.