Txikipedia:Katalan

Katalana Katalunian eta inguruko hainbat eskualdetan hitz egiten den hizkuntza da, hala nola, Valentziako Erkidegoan, Andorran, Balear uharteetan eta Sardiniako L'Alguer hirian. Guztira 9 milioi pertsonak hitz egiten dute.

Katalanaren zabalkundea kolore urdinez.

Hiru dialekto nagusi ditu: kataluniera, valentziera eta mallorkera.

Historia

Katalana latinetik etorritako hizkuntza bat da, gaztelania, frantsesa, portugesa eta beste batzuk bezala. Katalanezko lehenengo idatziak XII. mendekoak dira.

Hitzak

EuskarazKatalanez
KaixoHola
Ongi etorriBenvingud/a
Eskerrik askoGràcies
AgurAdéu


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.