Txikipedia:Kastore

Kastorea' karraskarien ordenako kastoridoen familiako animalia da. Animalia txikia den arren, Ipar Amerikako "karraskari handiena" titulua du eta lurreko bigarren karraskaririk handiena da. Kastoreak, ipar hemisferioan bizi dira.

Nolakoa da?

Kastore baten argazkia

Kastoreak bi ebakortz handi ditu, eta egurra marruskatzeko, elikatzeko eta defendatzeko erabiltzen ditu. Kastoreen ezaugarri nagusiak hauek dira: Ezkataz betetako isats zapala, bost behatzeko lau hanka motz eta gaztaina-koloreko ile mehea. Kastoreen tamainari dagokionez 1,20 metro luze neurtzera heldu ahal dira eta beren isatsa 30 cm-koa izan ohi da. Beren pisuari dagokionez, 11 eta 30 kilogramo artean pisa dezakete.

Zenbat mota daude?

   Ba al dakizu   

KASTOREAK EUSKAL HERRIAN

Europako kastorea gure faunaren berezko espeziea da. Baina XVIII. mendeko ehiza eta giza presioaren ondorioz, espezie hori desagertu egin zen Iberiar penintsulan eta ia erabat Europan. 2003an, ordea, Belgikako talde ekologista batek legez kanpo 18 europar kastore askatu zituen Aragoi ibaian. Talde ekologistak askatutako kastore horiek ugalduz joan ziren eta Aragoiko, Nafarroa Garaiko eta Errioxako errekak kolonizatuz.

Kastoreen bi mota daude:

-Europarra: Tenperatura baxuko eskualdeetan bizitzea maite duen animalia da. Batez ere Errusian bizi da. Gizakiak nahiko harrapatzen duen animalia denez, Espainian eta Ingalaterran desagertzeko arriskuan egon izan da. Bere tamaina kastore amerikarrarenak baino txikiagoa da.

-Amerikarra: Gehien ezagutzen den kastorea. Bere ilearen edertasuna dela eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon asko ehizatzen da. Hala ere, ez da desagertzeko zorian dagoen animaliatzat hartzen.

Bizi zikloa

Kastoreek ebakitako zuhaitza.

Kastore baten bizitza 15 urtera arte luza daiteke. Gatibu dagoenean, animalia horrek 20 urtera arte luza dezake bere bizitza. Kastoreen ugalketari dagokionez, hauek hiru urterekin iristen dira beren heldutasun sexualera. Emeak bi eta lau kume bitartean izaten ditu. Izaera monogamoko animalia da, hau da, bikote bat aurkitzen dutenean berarekin bizi daitezke bizitza osoan zehar. Bi urte betetzean, kastoreak gurasoen gordelekuan bizi dira oraindik, eta, beraz, euren anai-arrebak elikatzen eta zaintzen lagundu behar dute. Bi urte hauek ostean, kastoreak bere kasa joaten dira.

Nola bizi da?

Kastoreek ibaietan sortzen dituzten egiturak

Kastorea ipar hemisferioan bizi den animalia bat da. Animalia honen habitata ibaietatik eta basoetatik gertu dago. Kastoreak laku, erreka eta ibaietan etxebizitzak eraikitzeko duten gaitasunagatik ezagutzen eta nabarmentzen dira. Adibidez ur-korronteak blokeatzen duten egiturak garatzen dituzte, zuhaitzetatik ateratzen dituzten enbor zatiekin. Kastoreek eraikitako egiturek uholdeak kontrolatzen eta hezeguneak garatzen laguntzen dituzte. Egitura hauek egiteko kastorea bere bi ebakortz luzeez baliatzen da. Kastoreak beraiek eraikitzen dituzten urtegietan bizi dira. Ibai ertzeko makal eta sahatsetan eragiten dituzten kalteez beste, ez diote kalte larririk eragiten gizakiari.

Kastoreek sortzen dituzten egiturak

Kastoreek sortzen dituzten egiturek igarabentzako, uretako arratoientzako, arrainentzako, ahateentzako eta anfibioentzako etxebizitzak sortzeaz gain, lurretik datozen kutsatzaileak iragazteko balio dute. Beraz, kastoreak ekosistemen ingeniariak dira gainerako bizidunentzako habitatak sortzen baitituzte.

   Ba al dakizu   

KASTORRAREN HARRAPARIAK ETA ETSAIA

Kastoreen harrapari nagusiak otsoak, azeri eta igabarak dira. Kastoreek hauetatik babesteko urtegietan gordelekuak eraikitzen dituzte. Animalia hauetaz gain, kastoreak badu etsai garrantzitsu bat, gizakia, hain zuzen. Historian zehar kastorea oso ehizatua izan da, honen gaztaina-koloreko ile leuna jantziak egiteko erabili izan baita. Hauek Ipar Amerikan eta Europan oso ehizatuak izan dira, eta ondorioz, historian zehar hauen bizi itxaropena arriskuan jarri izan da.

Zer jaten dute kastoreek?

Kastoreak belarjaleak dira eta ibai edo laku baten ertzean aurkitzen duten ia edozein landare jangarri jaten dute. Adibidez, zuhaitzak, sustraiak edo zuhaitzen hosto eta azalak jaten dituzte.

Sailkapen taxonomikoa

Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Mammalia
Ordena Rodentia
Familia Castoridae
Generoa Castor

Irudiak

Bitxikeriak

Kastorea batez ere gauekoa da eta bere denbora gehiena jaten eta eraikitzen ematen du. Presak adarrak ehunduz sortzen dituzte, zuhaitzak hortzekin moztuz eta eraikuntza buztinarekin iragazgaiztuz. Presak zenbait metro luze eta 2 metro altu izan daitezke. Kastoreak igerilari bikainak dira eta 15 minutura arte egon daitezke urpean. Asaldaturik daudenean isatsekin ura jotzen dute beste kastoreei harrapari bat dagoela esateko. Ez dute hibernatzen, baizik eta aldizka ateratzen dira aterpetxetik negu osoan zehar.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.