Txikipedia:Karratu

Karratua lau aldeak zein lau angeluak berdinak (90°) dituen paralelogramo edo irudi geometrikoa da.

Karratua

Ezaugarriak

  • Angeluak zuzenak dira, eta horregatik laukizuzen mota berezi bat da.
  • Aldeak binaka paraleloak dira, eta horregatik paralelogramoa ere bada.
  • Aldeak luzera berekoak dira, eta horregatik erronboa ere bada.
  • Poligono erregular bat ere bada, haren aldeak eta angeluak berdinak direlako.



This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.