Txikipedia:Karbono dioxido
Karbono dioxidoa (anhidrido karbonikoa ere deitzen zaio) gas bat da, bi oxigeno molekulaz eta karbono molekula batez osatua. Haren formula kimikoa CO2 da.
Karbonoa duten produktuak (egurra, ikatza, etab.) erretzeagatik sortzen da. Bere egituran karbonoa duen eta erretzerakoan karbono dioxidoa askatzen duen beste sustantzia gako bat petrolioa da, eta baita haren produktu eratorriak ere. Karbono dioxidoa gizakiok eragindako berotegi-efektua sortzen duten gasetako bat da,
Ardoa egiteko erabiltzen den mahatsa hartzitzen denean ere sortzen da CO2. eta pastela egiterakoan ikusten diren burbuilak ere, karbono dioxidoa sortzerakoan agertzen dira. Bi kasu hauetan hartzidura egiten duten mikrobioei esker sortu da CO2.hori.
Lurrak bizitzarako egokia den tenperatura izaten laguntzen du, neurri batean. Izan ere, karbono dioxidorik gabe, Lurra izotz bloke handi bat izango litzateke. Bestalde, karbono dioxido gehiegi egonez gero, berotegi efektua handiagotu egiten da; horren ondorioz, planetak berotze orokorra jasan lezake.
Azken urteotan, atmosferako karbono dioxidoaren kopurua asko handitu da eta horrek, neurri handi batean, Lurreko batez besteko tenperaturaren igoera ekarri omen du.
Karbonoaren zikloa
Karbono dioxidoari eta urari esker, landareek eta klorofila duten algek azukre edo gluzidoak sor dezakete. Animaliek, aldiz, azukrea jan eta karbono dioxido eta ur bihurtzen dute. Bi etapa hauek karbonoaren zikloa osatzen dute.