Txikipedia:Karatxi
Karatxi Asiako hiri bat da eta Pakistango hiri handiena, baina ez da hiriburua. Hiriburua Islamabad da. 2017ko datuen arabera 14.910.352 biztanle ditu.
Geografia eta klima
Pakistango hegoaldean kokaturik dago, Indus ibaiaren amaieran eta Arabiako itsasoaren ertzean. Ibaiaren deltan kokaturik dagoenez oso laua da baina muino batzuek inguratzen dute.
Oso beroa da eta abuztuan 47ÂșC-tik gora ere izaten da. Udan monzoi garaia izaten da eta euria egiten du, baina gainerako urtaroetan oso lehorra da.
Historia
Antzinatik bizi izan da jendea Karatxi inguruan baina hiria 1729 urtean sortu zen Kolatxi izenarekin. 1839 urtean britainiarrek konkistatu zuten eta 1854 urtean itsas-portua eraiki zuten. Portu hau Indiako garrantzitsuenetakoa zen eta hiria asko handitu zen.
1947 urtean Pakistanek independentzia lortu zuen eta Karatxi bihurtu zen hiriburua. Ondoren Rawalpindi eta beranduago Islamabad bihurtu ziren hiriburu.
Leku ikusgarriak
- Mohatta jauregia
- Jinnah hilobia
Irudiak
- Mohatta jauregia.
- Jinnah hilobia.
- Pakistango museo nazionala.
- Hawke's Bay hondartza.