Txikipedia:Kanguru
Kangurua ugaztun martsupiala da, Australian eta Ginea Berrian bizi dena. Duela 15 milioi urte agertu ziren Australian. Kanguru gehienak belarjaleak dira.
65 kanguru espezie inguru daude, esate baterako Kanguro Gorria, Kanguru Grisa eta Walabia. Kanguruen 10 espezie hil zorian daude ehiza dela eta.
Ezaugarria
Ezaugarri nagusienetako bat Martsupioa izeneko poltsa moduko bat da, bertan kume jaio berriak sartu eta leku batetik bestera eramaten dute. Barruan lau titi daude eta hortik kumeak elikatzen dira. Kumeak jaiotzean 3cm-ko luzera izaten dute. Gizakia baino garaiagoak dira, atzeko hankak oso indartsu eta luzeak dira eta aurrekoak baino garatuagoak daude. Honek, 9 m baino gehiagoko jauziak egiten laguntzen dio. Buztana, luzea eta nahiko gihartsua, kanguru handi batean 1,5m ko luzera dauka eta orekatzeko erabiltzen dute jauzi egitean. Badago espezie bat zuhaitzetan bizi dena.
Eguneroko bizitza
Animalia hauek egunez ez dira ateratzen nahiago dutelako tenperatura baxuagoak horregatik animalia hauek gauez aurkitzea errazagoa da. Baldintza klimatikoak hain gogorrak ez diren garaietan, egunez zein gauez ikus daitezke kanguru aktiboak. kanguruek itzala bilatzen dute eguneko ordu beroenak igarotzeko. Sastraka baten babesean, hondarra zulatzen dute ohe moduko bat egin arte eta ondoren, bertan etzaten dira atseden hartzera. Zainketan dagoen kanguruak edo taldeko beste kideren batek atseden orduetan edo elikatzen ari direnean ustezko etsairen bat atzematen badu, besteei jakinarazten die segituan
Entzumenak ikusmenak baino garrantzi handiagoa du zainketa lanetan eta badirudi arrak emeak baino izutiagoak direla orokorrean.
Bere atzeko gorputzadarrak eta buztana erabiliz, kanguru handi batek 9 metro luzerako eta 3 metro altuerako jauzia egin dezake. Ihesaldi etsitu hauetan lortzen den abiadura 50 km/h-ko izatera iritsi daiteke.