Txikipedia:Kalahari
Kalahari Afrika hegoaldeko basamortu bat da. Basamortuaren zati handiena Botswanan dago batez ere. Namibiako eta Hegoafrikako zati batzuk ere hartzen ditu.
Kalahari basamortua gehienbat harea gorriz estalita dago. Hareazko muinoak –dunak, alegia– ohikoak dira mendebaldean. Basamortuak azaleko ur gutxi du, Boteti ibaia izan ezik. Prezipitazioak urriak dira eta leku batetik bestera eta urtetik urtera aldatzen dira.
Klima lehorra izan arren, Kalaharik belarrak, zuhaixkak eta baso batzuk baditu. Bertako animalien artean antilopeak, ñuak, jirafak, zebrak, elefanteak eta gepardoak aipa daitezke.
Kalahariko jende gehienak abereak eta ahuntzak hazten ditu. Garia, basartoa eta kalabazak ere landatzen dituzte. Putzuak zulatuz lurrazpiko ura lortzen dute. Jendea beti bizi izan da herrietan. Beste batzuk, batez ere San herria, nomada gisa bizi ziren lehenago. Basamortuan zehar ibiltzen ziren animaliak ehizatzen eta janaria biltzen. San batzuek oraindik bizimodu nomada daramate, baina gaur egun ganaduarentzako etxaldeetan lan egiten dute.