Txikipedia:Jupiter
Jupiter eguzki-sistemako planetarik handiena da, Eguzkitik hasita bosgarrena. Ez da planeta solido bat, Lurra den bezala: gasez osatuta dago osorik, batez ere hidrogenoz eta helioz. 1.000 km inguruko atmosfera du,
hodeiz osatua.
Erromatarren mitologiako Jupiter jainkoagatik du izen hori. Izan ere, gizakiak aspaldi-aspalditik ezagutzen du planeta hau: begi hutsez ikus daiteke gaueko zeruan; izar distiratsu bat dirudi, baina ez du dirdir egiten. Ilargiaren eta Artizarraren ondoren, gaueko zeruko gorputzik argitsuenetako bat da.
Jupiterrek 143.000 km-ko diametroa du, Lurrarena baino 11 aldiz handiagoa. Horrek esan nahi du gutxi gorabehera 1.300 Lur sar litezkeela haren barruan.
Gutxi gorabehera, eguzkitik 750 milioi kilometrotara dago, eta ia 12 urte behar izaten ditu orbita oso bat egiteko. Bestetik, bere ardatzaren ingururan oso azkar jiratzen du: errotazio bat egiteko, 9 ordu eta 53 minutu besterik ez ditu behar!
Jupiterrek 63 satelite natural ditu. Handienak Io, Europa, Ganimedes eta Kalisto dira.
Zer dira Jupiterren koloreak?
Argazkietan ikusiko duzun bezala, hainbat kolore ditu Jupiterrek. Bere gas desberdinen nahasketaren ondorio dira; planetaren biraketagatik nahasten dira gas horiek.
Bestalde, planeta honek badu Orban Gorri Handia deitzen den eremu bat. Berez, ekaitz handi bat da, gas-zurrunbilo erraldoi bat: Lurraren diametroa baino 2 bider handiagoa da orain; hala ere, badirudi tamaina gutxitu egin zaiola XX. mende hasieratik hona, eta koloreak ere aldatu egiten dira. Haren barruan, gasak 700 km/h-ko abiadura edo lastertasunez mugitzen dira. Orban Gorri Handi hau 1666. urtean ikusi zen lehen aldiz.
jupiterrek 12 urte behar ditu bira 1 egiteko baino errotazio bat egiteko 9 hordu behar ditu bakarrik jupiterrrek eguzkitik 7.4000 km trora dago :)