Txikipedia:Izokin
IZOKINA
Izokina Salmonidae arrain familiako hainbat espezieren izen arrunta da. Genero eta familia berdinetan amuarrainak daude, adibidez: Izokin mota batzuk Ipar Atlantikoan eta haren ibaietan bizi dira, eta Ozeano Barean eta haren ibaietan beste batzuk. Hainbat izokin espezie {{txp|Patagonia]]n, Aintzira Handietan eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako}} urtegietan bizi dira, gizakiak sartuta. Munduko leku askotan, gizakiak izokinen hazkuntza ere egiten du, arrain haztegietan.
BIZIA
Ur gezatan jaiotzen dira, ozeanoraino migratzen dute, eta ondoren ur gezatara itzultzen dira birsortzeko. Hala ere badira espezie batzuk ur gezatan bizi direnak urte osoan zehar. Folkloreak dio izokinak jaso ziren leku berera itzultzen direla euren arrautzak uztera; ikerketek diote hau kasu askotan ematen dela. Hala ere populazio txikien beste ibai batzuk har ditzakete arrautzak uzteko. Uste denez itzulera hau usaimenari esker ematen da. Urte pare egitean itsasorantz abiatzen da kumea eta ipar atlantikora abiatzen dira. Han 2-3 urte inguru egoten dira hazten eta gizentzen gero Bidasoara bueltatzeko ugaltzera.
ARRANTZA EPEA
Izokina arrantzatzeko epea maiatzaren 1ean hasten da eta ekainaren 31n bukatzen da. Denboraldi hasieran jendea lehen izokinaren bila joaten da. Lehen arrainarengatik asko ordaintzen da eta gehienbat Bidasoa ibaian arrantzatzen da. Gainera kopuru mugatu batzuk arrantza daitezke.
UGALKETA ETA OZTOPOAK
Ugalketa
Izokinak arrautzak abendua eta urtarrila bitartean jartzen ditu Bidasoa ibaian.
Oztopoak
Udazken aldean egiten dute ibaian gora, baina batzuetan oztopoak dituzte presak adibidez eta leku askotan eskailera batzuk daude saltoka igotzeko. Izokinak Bidasoa ibaian kontrolatzen dira Bidasoako izokina ez da inoiz desagertu baina egora larriak igaro ditu. Orain egiten ari diren birpopulazio lanari esker egoera onean dago izokina. Baina modurik onena migrazioa oztopatzen duten presak kentzean datza.