Txikipedia:Izerdi
Izerdia gorputzak kanporatzen duen likido garden bat da. Haren funtzio nagusia gorputza fresko mantentzea da.
Izerdi-guruinetan sortzen da, larruazalean. Bi milioi izerdi-guruin baino gehiago dauzka giza gorputzak.
Izerdiaren funtzioa
Izerdiaren zeregin nagusia gorputzaren tenperatura jaistea da. Eta noiz jaitsi behar izaten da gorputzaren tenperatura? Ba gorputza gehiegi berotu denean; bereziki, bero egiten duenean edo ariketa fisikoa egitean.
Izerdia lurrundu egiten da. Horrela, larruazala hoztu egiten da, eta gorputzaren tenperatura jaitsi. Prozesu horri transpirazioa deitzen diogu.
Dena den, beste kasu batzuetan ere sortzen dugu izerdia; adibidez, urduri edo ikaratuta egotean.
Izerdiaren osagaiak
Ura, sodio kloruroa, urea eta azido urikoa ditu izerdiak.
Izerdia azidoa da, haren pH 4,5 baita.