Txikipedia:Izen propio

Izen propioak (edo izen bereziak) pertsona, leku edo animalia konkretu bati ematen zaion izena da: Kepa eta Garazi pertsonen izen propioak dira; Gasteiz eta Euskal Herria, leku batzuen izen propioak; eta Pintto edo Moro, animalia batzuen izen propioak.
Etxe, baserri, auzo, herri, hiri, eskualde, herrialde, kontinente edo planeten izenak ere izen propioak dira: adibidez, Ajuria-Enea, Intxaurrondo, Durango, Txorierri, Italia, Afrika, Urano.
Aldiz, txakurra, behia, ardia, baloia, oinetakoa eta honelakoak ez dira izen propioak, izen arruntak baizik.
Izen propioak lehen hizkia letra larriz dutela idazten dira; izen arruntak ez. Baina askotan gauzak ez dira hain garbi ikusten, eta zenbait izen arrunt ere ikusten dira letra larriz idatzita, errespetuagatik edo; horregatik, adibidez, Lehendakaria edo Erregea hitzak ikusten dira, letra larriz, baina izen arruntak dira eta letra xehez idatzi beharko lirateke.

Euskal Herriko mapa, probintzia bakoitzaren izen propioarekin.


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.