Txikipedia:Izar
Izarrak gas bero gorituaz osatutako esfera edo bola erraldoiak dira, espazioan daudenak, Lurretik oso urrun; haien argia ikus dezakegu zeruan, baina gauez bakarrik, Eguzkia izan ezik. Izan ere, eguzkia izar bat da.
Tamaina eta kolore desberdineko izarrak daude. Adibidez, Antares izeneko izarra, Eskorpioiaren konstelazioko izar erraldoi gorri bat da, eguzkia baino 300 aldiz handiagoa. Izar nanoak ere badaude.
Izarrak ikaragarri ugariak dira. Galaxia batean, ehundaka milioi izar daude, eta ehundaka miloi galaxia daudenez gero, konta ezin ahala izar daude unibertsoan.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.